Eusko Jaurlaritza

Txertaketen informazio sistema

Tratamendu-arduraduna

Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza, Osasun Saila
Donostia-San Sebastián 101010Vitoria-GasteizAraba
Telefonoa: 945018000 

Datuak babesteko ordezkaria

Donostia-San Sebastián 101010Vitoria-GasteizAraba
Telefonoa: 945 018 680

Helburuaren deskribapena

  • EAEko txertaketa-programa kudeatzea txertoa jarrita daukaten pertsonen erregistroa, estalduraren kalkulua eta txertaketa-adierazleak. Herritarren eremuko programa da.
  • Zaintza epidemiologikoko protokoloetarako informazio osagarria eta lagungarria lortzen da.
  • Horrez gain, zenbait gaixotasun (adibidez, elgorria) desagerrarazteko ikerketak egin eta nazioarteko betebeharrak betetzen dira.

Oinarri juridikoa

  • Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.
  • 3/1986 Lege Organikoa, apirilaren 14koa, Osasun Arloko Neurri Bereziei buruzkoa.
  • 41/2002 Legea, azaroaren 14koa, pazientearen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrak arautzen dituena.

Gordetzeko epea

Jaso zireneko helburua betetzeko eta egon daitezkeen erantzukizunak zehazteko beharrezkoa den denbora. Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian ezarritakoa aplikatuko da.

Interesdun taldeak

  • Eskatzaileak
  • Gaixoak
  • Onuradunak

Uzteen hartzaile-kategoriak (Datuak komunikatzea)

  • Estatuko Administrazioko beste organo batzuk
  • Autonomia Erkidegoko beste organo batzuk
  • Osakidetza eta Osasun Ministerioa

Datuen kategoriak

  • Identifikazio-datuak
  • Datu-kategoria bereziak
    • Osasuna

Nazioarteko transferentziak

Ez dago aurreikusita

Segurtasun neurriak

Ezarri diren segurtasun-neurriak bat datoz Segurtasunerako Eskema Nazionala Administrazio Elektronikoaren eremuan arautzen duen urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuko II. Eranskinean (Segurtasun-neurriak) aurreikusitakoekin.