Eusko Jaurlaritza

Jaioberrien sortzetiko gaixotasunen baheketa-programa

Tratamendu-arduraduna

Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza, Osasun Saila
Donostia-San Sebastián 101010Vitoria-GasteizAraba
Telefonoa: 945018000 

Datuak babesteko ordezkaria

Donostia-San Sebastián 101010Vitoria-GasteizAraba
Telefonoa: 945 018 680

Helburuaren deskribapena

- EAEko jaioberrien sortzetiko gaixotasunen baheketa-programa ebaluatzea eta planifikatzea. Herritarren eremuko programa da. - Interes soziosanitarioko datuak kudeatzea, ama-haurren egoeraren ikuspegi orokorra zein den jakiteko (datuak Jaioberrien Erregistro Ofizialetik hartzen dira). - Europako erregistroan sartzeko behar den informazioa lantzea, jaioberrien edo fetuen arrisku-faktoreak kudeatzeko. - Jaioberrien baheketa/Orpoaren proba

Oinarri juridikoa

  • Interesdunaren adostasuna.
  • Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.
  • 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzkoa.
  • 33/2011 Legea, urriaren 4koa, Osasun Publikoari buruzkoa.
  • 14/2007 Legea, uztailaren 3koa, Ikerketa biomedikoari buruzkoa.

Gordetzeko epea

Jaso zireneko helburua betetzeko eta egon daitezkeen erantzukizunak zehazteko beharrezkoa den denbora. Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian ezarritakoa aplikatuko da.

Interesdun taldeak

  • Herritarrak
  • Gaixoak
  • Onuradunak

Uzteen hartzaile-kategoriak (Datuak komunikatzea)

  • Gizarte segurantzaren organismoak
  • Estatuko Administrazioko beste organo batzuk
  • Autonomia Erkidegoko beste organo batzuk
  • Osakidetza, Osasun Ministerioa, Euskal Biobankoa

Datuen kategoriak

  • Identifikazio-datuak
  • Ezaugarri pertsonalak
  • Datu-kategoria bereziak
    • Datu genetikoak
    • Osasuna

Nazioarteko transferentziak

Ez dago aurreikusita

Segurtasun neurriak

Ezarri diren segurtasun-neurriak bat datoz Segurtasunerako Eskema Nazionala Administrazio Elektronikoaren eremuan arautzen duen urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuko II. Eranskinean (Segurtasun-neurriak) aurreikusitakoekin.