Eusko Jaurlaritza

Epidemiologia

Tratamendu-arduraduna

Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza, Osasun Saila
Donostia-San Sebastián 101010Vitoria-GasteizAraba
Telefonoa: 945018000 

Datuak babesteko ordezkaria

Donostia-San Sebastián 101010Vitoria-GasteizAraba
Telefonoa: 945 018 680

Helburuaren deskribapena

Informazio epidemiologikoa bildu eta aztertzea, kontrol sanitarioko neurrien bidez gaixotasunak prebenitzeko. Horretarako, osasun-arazoak eta beren faktore determinatzaileak identifikatuko dira, osasun publikoan egingo den ikerketa, plangintza eta ebaluazio egokiaren bidez. a) Euskal Autonomia Erkidegoko gaixotasun transmitigarriak, ez-transmitigarriak eta beste prozesu akutu edo kroniko batzuk kontrolatzea, bai eta agerraldi epidemikoak eta alerta sanitarioko beste egoera batzuk antzematea, kontrolatzea eta aztertzea ere. b) Euskal Autonomia Erkidegoko gaixotasun nagusiei buruzko informazio eguneratua eta etengabea izatea. c) Patroi epidemiologikoaren joerak eta aldaketak identifikatzea, esku hartzeko premia balioesteko eta abiarazitako kontrol-programak ebaluatzeko. d) Gaixotasunen aurrean eta osasun publikoko arazo berrien aurrean ikerketa- eta ekintza-oinarriak ezartzea. e) Espainiako Estatuko eta Europar Batasuneko zaintza epidemiologikorako behar den informazioa ematea. f) Informazio epidemiologikoa, estatistikak eta txosten sanitarioak egin eta sistema sanitarioko estamentuei zabaltzea. Helburu horiek lortzeko, honako jarduera hauek gauzatuko ditu EAEko Zaintza Epidemiologikoko Sistemak a) Jakinarazteko gaixotasun eta prozesuei buruzko informazioa sistematikoki eta aldizka biltzea, Dekretu honetan araututakoaren arabera. b) Esandako informazioa aztertzea. c) Lortutako informazioa eta informazio horretatik eratorritako gomendioak zabaltzea. Jatorriz, OSAKIDETZAn biltzen da araudiak jakinarazi edo adierazi beharreko edozein gaixotasun. Askotan, informazioa luzatzeko edo berresteko, inkesta epidemiologikoak egin behar dira, zaintzaren helburuak betetze aldera.

Oinarri juridikoa

  • Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.
  • 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzkoa.
  • 16/2003 Legea, maiatzaren 28koa, Osasun Sistema Nazionalaren kohesioari eta kalitateari buruzkoa.

Gordetzeko epea

Jaso zireneko helburua betetzeko eta egon daitezkeen erantzukizunak zehazteko beharrezkoa den denbora. Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian ezarritakoa aplikatuko da.

Interesdun taldeak

  • Gaixoak
  • Onuradunak

Uzteen hartzaile-kategoriak (Datuak komunikatzea)

  • Estatuko Administrazioko beste organo batzuk
  • Autonomia Erkidegoko beste organo batzuk
  • Osasun Ministerioa, beste erkidegoetako osasun administrazioak

Datuen kategoriak

  • Identifikazio-datuak
  • Ezaugarri pertsonalak
  • Enpleguari eta administrazio-karrerari buruzko datuak
  • Datu-kategoria bereziak
    • Osasuna

Nazioarteko transferentziak

Ez dago aurreikusita

Segurtasun neurriak

Ezarri diren segurtasun-neurriak bat datoz Segurtasunerako Eskema Nazionala Administrazio Elektronikoaren eremuan arautzen duen urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuko II. Eranskinean (Segurtasun-neurriak) aurreikusitakoekin.