Eusko Jaurlaritza

Aholkularitza juridikoko espedienteak

Tratamendu-arduraduna

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritza, Hezkuntza Saila
Donostia-San Sebastián 101010Vitoria-GasteizAraba
Telefonoa: 945018000 

Datuak babesteko ordezkaria

Donostia-San Sebastián 101010Vitoria-GasteizAraba
Telefonoa: 945 018 680

Helburuaren deskribapena

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzako eskumena diren prozedura hauetako errekurtso, erreklamazio, kide anitzeko organoen ekintzak, zigor espedienteak, ondare-erantzukizuna, ofiziozko berrikuste eskaerak, baliogabetzeak, akats zuzenketak eta bide administratibotik beste aurkaratzeak etab.-en tramitazio, ebazpen, jarraipen eta kontrola.

Oinarri juridikoa

  • Tratamendua beharrezkoa da, aplikagarriak diren lege-eginbideak betetzeko.
  • Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.
  • 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.
  • 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena.

Gordetzeko epea

Jaso zireneko helburua betetzeko eta egon daitezkeen erantzukizunak zehazteko beharrezkoa den denbora. Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian ezarritakoa aplikatuko da.

Interesdun taldeak

  • Herritarrak
  • Ertzainak
  • Espedienteetan interesa duten pertsonak.

Uzteen hartzaile-kategoriak (Datuak komunikatzea)

  • Bankuak, kutxak eta baserritarren kutxak
  • Foru Aldundiak
  • Aseguru etxeak
  • Gizarte segurantzaren organismoak
  • Organo judizialak
  • Autonomia Erkidegoko beste organo batzuk
  • Espedientean interesa duen edozein pertsonari

Datuen kategoriak

  • Identifikazio-datuak
  • Arau-hausteei buruzko datuak
  • Ezaugarri pertsonalak
  • Gizarte-inguruabarrei buruzko datuak
  • Datu akademikoak eta profesionalak
  • Enpleguari eta administrazio-karrerari buruzko datuak
  • Datu ekonomiko-finantzarioak eta aseguruei buruzkoak
  • Merkataritza-informazioari buruzko datuak
  • Transakzioen eta zerbitzuen datuak
  • Datu-kategoria bereziak
    • Jatorri etnikoa edo arraza-jatorria
    • Iritzi politikoak
    • Erlijioa edo sinesmen filosofikoak
    • Sindikatu-afiliazioa
    • Osasuna
    • Sexu-bizitza edo -joera

Nazioarteko transferentziak

Ez dago aurreikusita

Segurtasun neurriak

Ezarri diren segurtasun-neurriak bat datoz Segurtasunerako Eskema Nazionala Administrazio Elektronikoaren eremuan arautzen duen urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuko II. Eranskinean (Segurtasun-neurriak) aurreikusitakoekin.