Eusko Jaurlaritza

Lurzoruaren ondare-kudeaketa, desjabetzeak eta ordezko bizitokia ematea Etxebizitza Sailburuordetzaren hirigintza-eragiketetan

Tratamendu-arduraduna

Etxebizitza Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritza, Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila
Donostia-San Sebastián 101010Vitoria-GasteizAraba
Telefonoa: 945018000 

Datuak babesteko ordezkaria

Donostia-San Sebastián 101010Vitoria-GasteizAraba
Telefonoa: 945 018 680

Helburuaren deskribapena

Lurzoru-erosketak eta -besterentzeak, lurzoru- eta etxebizitza-desjabetzeak eta etxebizitzak desjabetzearen ondorioz ordezko bizitokia emateak kudeatzea, Etxebizitza Sailburuordetzaren hirigintza-eragiketak badaude oinarrian.

Oinarri juridikoa

  • Tratamendua beharrezkoa da, interesduna alderdi duen kontratu bat betearazteko.
  • Tratamendua beharrezkoa da, aplikagarriak diren lege-eginbideak betetzeko.
  • Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.
  • 2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa.
  • 3/2015 Legea, ekainaren 18koa, Etxebizitzarena.
  • 1954ko abenduaren 16ko Legea, nahitaezko desjabetzearena.

Gordetzeko epea

Jaso zireneko helburua betetzeko eta egon daitezkeen erantzukizunak zehazteko beharrezkoa den denbora. Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian ezarritakoa aplikatuko da.

Interesdun taldeak

  • Hirigintza-eragiketetan eskuratzen edo desjabetzen diren lurzoruen edo etxebizitzen titularrak eta ordezko bizitokia jasotzeko eskubidea duten pertsonak. Lurzoru-erosleak. Nahitaezko Desjabetzeko Lurralde Epaimahaiak.

Uzteen hartzaile-kategoriak (Datuak komunikatzea)

  • Ez da daturik lagatzen

Datuen kategoriak

  • Identifikazio-datuak
  • Ezaugarri pertsonalak
  • Gizarte-inguruabarrei buruzko datuak
  • Datu ekonomiko-finantzarioak eta aseguruei buruzkoak
  • Transakzioen eta zerbitzuen datuak
  • Datu-kategoria bereziak
    • Osasuna

Nazioarteko transferentziak

Ez dago aurreikusita

Segurtasun neurriak

Ezarri diren segurtasun-neurriak bat datoz Segurtasunerako Eskema Nazionala Administrazio Elektronikoaren eremuan arautzen duen urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuko II. Eranskinean (Segurtasun-neurriak) aurreikusitakoekin.