Eusko Jaurlaritza

Etxebizitza sozialen kobrantzen kudeaketa

Tratamendu-arduraduna

Etxebizitza Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritza, Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila
Donostia-San Sebastián 101010Vitoria-GasteizAraba
Telefonoa: 945018000 

Datuak babesteko ordezkaria

Donostia-San Sebastián 101010Vitoria-GasteizAraba
Telefonoa: 945 018 680

Helburuaren deskribapena

Eusko Jaurlaritzaren jabetzako etxebizitzen, eranskinen eta lokalen errenta kobratzea, errentamenduan lagata daudenetan, etxegabetzeak barne, halakorik dagoenean. Etxebizitza sozialak eskuratzeko Eusko Jaurlaritzak emandako hipoteka-maileguen kobrantza-kudeaketa, hipoteka-betearazpenak barne, halakorik dagoenean. Eusko Jaurlaritzaren jabetzako etxebizitza sozialen promozioetako lokalen eta eranskinen besterentze-prezioaren kobrantza-kudeaketa.

Oinarri juridikoa

  • Tratamendua beharrezkoa da, interesduna alderdi duen kontratu bat betearazteko.
  • Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.
  • Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina.
  • 29/1994 Legea, azaroaren 24koa, Hiri Errentamenduena.
  • 1946ko otsailaren 8ko Dekretua, Hipoteka Legearen idazkera ofizial berria.
  • 3/2015 Legea, ekainaren 18koa, Etxebizitzarena.

Gordetzeko epea

Jaso zireneko helburua betetzeko eta egon daitezkeen erantzukizunak zehazteko beharrezkoa den denbora. Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian ezarritakoa aplikatuko da.

Interesdun taldeak

  • Legeko ordezkariak
  • Jabeak edo errentariak
  • Eusko Jaurlaritzaren etxebizitzen, eranskinen eta lokalen errentariak. Etxebizitza erosteko hipoteka-mailegua eskuratu duten pertsonak. Eusko Jaurlaritzaren lokalen eta eranskinen erosleak.

Uzteen hartzaile-kategoriak (Datuak komunikatzea)

  • Ez da daturik lagatzen

Datuen kategoriak

  • Identifikazio-datuak
  • Gizarte-inguruabarrei buruzko datuak
  • Datu ekonomiko-finantzarioak eta aseguruei buruzkoak
  • Transakzioen eta zerbitzuen datuak

Nazioarteko transferentziak

Ez dago aurreikusita

Segurtasun neurriak

Ezarri diren segurtasun-neurriak bat datoz Segurtasunerako Eskema Nazionala Administrazio Elektronikoaren eremuan arautzen duen urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuko II. Eranskinean (Segurtasun-neurriak) aurreikusitakoekin.