Eusko Jaurlaritza

Trafikoko zehapenen kudeaketa

Tratamendu-arduraduna

Trafiko Zuzendaritza, Segurtasun Saila
Donostia-San Sebastián 101010Vitoria-GasteizAraba
Telefonoa: 945018000 

Datuak babesteko ordezkaria

Donostia-San Sebastián 101010Vitoria-GasteizAraba
Telefonoa: 945 018 680

Helburuaren deskribapena

Trafikoko lurralde bulegoek eta TAIZAK hasitako zehapen-espediente administratiboak izapidetzea eta berrikustea. zehapen-espediente administratiboetako kobrantzak eta borondatezko ordainketak kudeatzea.

Oinarri juridikoa

  • Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.
  • 6/2015 Legegintza Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena.
  • 8/2004 Legegintza Errege Dekretua, urriaren 29koa, ibilgailu motordunen zirkulazioan erantzun zibil eta aseguruari buruzko Legearen testu bateratua onartzen duena.

Gordetzeko epea

Jaso zireneko helburua betetzeko eta egon daitezkeen erantzukizunak zehazteko beharrezkoa den denbora. Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian ezarritakoa aplikatuko da.

Interesdun taldeak

  • Ibilgailuaren gidaria, bidaiaria edo titularra; oinezkoa edo animalien gidaria.

Uzteen hartzaile-kategoriak (Datuak komunikatzea)

  • Estatuko Administrazioko beste organo batzuk
  • Trafikoko Zuzendaritza Nagusia

Datuen kategoriak

  • Identifikazio-datuak
  • Arau-hausteei buruzko datuak
  • Ezaugarri pertsonalak
  • Datu ekonomiko-finantzarioak eta aseguruei buruzkoak

Nazioarteko transferentziak

Ez dago aurreikusita

Segurtasun neurriak

Ezarri diren segurtasun-neurriak bat datoz Segurtasunerako Eskema Nazionala Administrazio Elektronikoaren eremuan arautzen duen urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuko II. Eranskinean (Segurtasun-neurriak) aurreikusitakoekin.