Eusko Jaurlaritza

Giza baliabideen kudeaketa medikoa eta mediku profesionalen gida-zerrenda

Tratamendu-arduraduna

Giza Baliabideen Zuzendaritza, Segurtasun Saila
Donostia-San Sebastián 101010Vitoria-GasteizAraba
Telefonoa: 945018000 

Datuak babesteko ordezkaria

Donostia-San Sebastián 101010Vitoria-GasteizAraba
Telefonoa: 945 018 680

Helburuaren deskribapena

Ertzaintzako langileen, lan-itunpeko langileen eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako langileen osasun-kontrola eta mantenimendua. Osasun arloko kudeaketa eta langileen lan- eta medikuntza-arloko informaziorako sarbidea hobetzea. Langile guztien lan- eta medikuntza-arloko informazioaren erregistro bat izatea osasun fisiko eta psikikoa, aurrekari medikoak, osasunaren zaintza-datuak, osasun-laguntzaren datuak. Euskal Autonomia Erkidegoko medikuen datuetara sarbidea.

Oinarri juridikoa

  • Tratamendua beharrezkoa da, interesduna alderdi duen kontratu bat betearazteko.
  • Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.
  • 4/1992 Legea, uztailaren 17koa, Euskal Herriko poliziari buruzkoa.
  • 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena.
  • 6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa .
  • 2/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 23koa, Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena.

Gordetzeko epea

Jaso zireneko helburua betetzeko eta egon daitezkeen erantzukizunak zehazteko beharrezkoa den denbora. Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian ezarritakoa aplikatuko da.

Interesdun taldeak

  • Langileak
  • Ertzainak
  • Ertzaintzako langileak, lan-itunpekoak eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak kudeatzen dituen langileak. Medikuak.

Uzteen hartzaile-kategoriak (Datuak komunikatzea)

  • Aseguru etxeak
  • Osasun entitateak
  • Gizarte segurantzaren organismoak
  • Organo judizialak
  • Autonomia Erkidegoko beste organo batzuk

Datuen kategoriak

  • Identifikazio-datuak
  • Ezaugarri pertsonalak
  • Datu akademikoak eta profesionalak
  • Enpleguari eta administrazio-karrerari buruzko datuak
  • Datu-kategoria bereziak
    • Osasuna

Nazioarteko transferentziak

Ez dago aurreikusita

Segurtasun neurriak

Ezarri diren segurtasun-neurriak bat datoz Segurtasunerako Eskema Nazionala Administrazio Elektronikoaren eremuan arautzen duen urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuko II. Eranskinean (Segurtasun-neurriak) aurreikusitakoekin.