Diziplina arloaren kudeaketa
Tratamendu-arduraduna
Datuak babesteko ordezkaria
Helburuaren deskribapena
Diziplina arloan jokabideak ikertzea, Euskadiko Polizia Autonomoko kideei irekitako diziplina-prozedurak kudeatzea eta tramitatzea eta, hala badagokio, kautelazko neurriak hartzea; eta informazio iturriekin lotutako prozedurak kudeatzea. Ordezkaria edo delegatu sindikala den jasotzen da, Ertzaintzaren Kontseiluari horretaz informatzeko, Euskal Herriko Poliziari buruzko Legearen 17. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Oinarri juridikoa
- Tratamendua beharrezkoa da, aplikagarriak diren lege-eginbideak betetzeko.
- Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.
- 4/1992 Legea, uztailaren 17koa, Euskal Herriko Poliziari buruzkoa.
Gordetzeko epea
Jaso zireneko helburua betetzeko eta egon daitezkeen erantzukizunak zehazteko beharrezkoa den denbora. Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian ezarritakoa aplikatuko da.
Interesdun taldeak
- Salaketa-egileak, lekukoak, ikerketekin eta jarduketekin lotutako pertsonak.
Uzteen hartzaile-kategoriak (Datuak komunikatzea)
- Organo judizialak
- Autonomia Erkidegoko beste organo batzuk
- Batzuetan, Ertzainaren Kontseiluari eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiari
Datuen kategoriak
- Identifikazio-datuak
- Arau-hausteei buruzko datuak
- Enpleguari eta administrazio-karrerari buruzko datuak
- Datu-kategoria bereziak
- Sindikatu-afiliazioa
Nazioarteko transferentziak
Ez dago aurreikusita
Segurtasun neurriak
Ezarri diren segurtasun-neurriak bat datoz Segurtasunerako Eskema Nazionala Administrazio Elektronikoaren eremuan arautzen duen urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuko II. Eranskinean (Segurtasun-neurriak) aurreikusitakoekin.