Segurtasuna eta sarbideetako kontrola
Tratamendu-arduraduna
Datuak babesteko ordezkaria
Helburuaren deskribapena
Segurtasun Sailburuordetzak segurtasuna kudeatzen duen zentroetan pertsonak eta ibilgailuak sartzeko baimenak kudeatzea eta tramitatzea, baita zentro horietarako sarbideak kontrolatzea ere. Segurtasun Sailburuordetzak segurtasuna kudeatzen duen instalazioak, eraikinak eta ondasunak babestea, baita horietan egoten diren langileen segurtasuna ere; Segurtasun-indarrek eta -kidegoek leku publikoetan bideokamerak erabiltzeko ezarrita dagoen jarduera-esparrua salbu.
Oinarri juridikoa
- Tratamendua beharrezkoa da, interesduna alderdi duen kontratu bat betearazteko.
- Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.
- 5/2014 Legea, apirilaren 4koa, Segurtasun Pribatuarena.
Gordetzeko epea
Jaso zireneko helburua betetzeko eta egon daitezkeen erantzukizunak zehazteko beharrezkoa den denbora. Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian ezarritakoa aplikatuko da.
Interesdun taldeak
- Eskatzaileak
- Langileak
- Ertzainak
- Bestelako kolektiboak
- Instalazio eta erikinetara sartzen diren pertsonak
Uzteen hartzaile-kategoriak (Datuak komunikatzea)
- Indar eta segurtasun kidegoak
- Interesdun legitimoak
- Organo judizialak
- Ministerio Fiskal
Datuen kategoriak
- Identifikazio-datuak
- Ezaugarri pertsonalak
- Datu akademikoak eta profesionalak
- Bideozaintza-Irudia
Nazioarteko transferentziak
Ez dago aurreikusita
Segurtasun neurriak
Ezarri diren segurtasun-neurriak bat datoz Segurtasunerako Eskema Nazionala Administrazio Elektronikoaren eremuan arautzen duen urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuko II. Eranskinean (Segurtasun-neurriak) aurreikusitakoekin.