Eusko Jaurlaritza

Justizia administrazioaren zerbitzura dauden langileen euskalduntzea

Tratamendu-arduraduna

Justizia Administrazioko Zuzendaritza, Lan eta Justizia Saila
Donostia-San Sebastián 101010Vitoria-GasteizAraba
Telefonoa: 945018000 

Datuak babesteko ordezkaria

Donostia-San Sebastián 101010Vitoria-GasteizAraba
Telefonoa: 945 018 680

Helburuaren deskribapena

Justizia administrazioan euskararen erabilera normalizatzearekin lotutako jarduera guztien jarraipena egitea eta jarduera horiek kudeatzea; hizkuntza-trebakuntzarako ikastaroak ematea, banakako planak egitea, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzea. Zuzenbidearen arloan euskararen erabilera bultzatzen duen tresnaren kudeaketa proiektua garatzen den bitartean.

Oinarri juridikoa

  • Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.
  • Euskararen Erabilera Arauzkotzezko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legea.
  • 6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa.

Gordetzeko epea

Jaso zireneko helburua betetzeko eta egon daitezkeen erantzukizunak zehazteko beharrezkoa den denbora. Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian ezarritakoa aplikatuko da.

Interesdun taldeak

  • Justiziaren arloan edo/eta zuzenbidearen esparruan euskaraz lan egiten duten edo erabiltzen duten pertsonak

Uzteen hartzaile-kategoriak (Datuak komunikatzea)

  • Ez da daturik lagatzen

Datuen kategoriak

  • Identifikazio-datuak
  • Ezaugarri pertsonalak
  • Datu akademikoak eta profesionalak
  • Enpleguari eta administrazio-karrerari buruzko datuak

Nazioarteko transferentziak

Ez dago aurreikusita

Segurtasun neurriak

Ezarri diren segurtasun-neurriak bat datoz Segurtasunerako Eskema Nazionala Administrazio Elektronikoaren eremuan arautzen duen urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuko II. Eranskinean (Segurtasun-neurriak) aurreikusitakoekin.