Sailaren dirulaguntzen Plan Estrategikoa (PES 2021-2024) eta Sailaren dirulaguntzen Urteko Planak (PAS 2021)

Helburuak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren 2021-2024 epealdiko DIRU-LAGUNTZEN PLAN ESTRATEGIKOAk (PES 2021-2024) Sailak kudeatzen dituen diru-laguntza deialdiak biltzen ditu ondorengo jardun-arloetan: jarduera fisikoa eta kirola, kultura, eta hizkuntza politika. Halaber, Plan orokorra eta osoa da, Sailaren Administrazio Publiko guztia hartzen baitu, hots, Administrazio Orokorra (Saileko Zuzendaritzak), Administrazio instituzionala (HABE erakunde autonomiaduna eta ETXEPARE zuzenbide pribatuko erakunde publikoa) eta BASQUE TEAM Fundazioa.

Izaera programatikoa duen Plan Estrategiko hau Sailaren politika antolatzeko tresna da, diru-laguntzen bidez , gizartearen intereserako den jarduera bat sustatzea jomuga duten jardun-arloetan.

Sailaren DIRULAGUNTZEN URTEKO PLANEK (PAS 2021) urte bakoitzean argitaratuko diren dirulaguntza deialdi guztien zerrendak biltzen dituzte, baita deialdi bakoitzera bideratuko den kreditu-zuzkidura ere.

Legegintzaldia

XII. Legegintzaldia

Denborazko konpromisoa

2021-2024