Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

[54] - Sailaren dirulaguntzen Plan Estrategikoa (PES 2018-2020) eta Sailaren dirulaguntzen Urteko Planak (PAS 2018, PAS 2019, PAS 2020)

Helburuak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren 2018-2020 epealdiko DIRU-LAGUNTZEN PLAN ESTRATEGIKOAk (PES 2018-2020) Sailak kudeatzen dituen diru-laguntza deialdiak biltzen ditu ondorengo jardun-arloetan: jarduera fisikoa eta kirola, kultura, eta hizkuntza politika. Halaber, Plan orokorra eta osoa da, Sailaren Administrazio Publiko guztia hartzen baitu, hots, Administrazio Orokorra (Saileko Zuzendaritzak), Administrazio instituzionala (HABE erakunde autonomiaduna eta ETXEPARE zuzenbide pribatuko erakunde publikoa) eta BASQUE TEAM Fundazioa.

Izaera programatikoa duen Plan Estrategiko hau Sailaren politika antolatzeko tresna da, diru-laguntzen bidez , gizartearen intereserako den jarduera bat sustatzea jomuga duten jardun-arloetan.

Sailaren DIRULAGUNTZEN URTEKO PLANEK (PAS 2018, PAS 2019, PAS 2020) urte bakoitzean argitaratuko diren dirulaguntza deialdi guztien zerrendak biltzen dituzte, baita deialdi bakoitzera bideratuko den kreditu-zuzkidura ere.

Legegintzaldia

XI. Legegintzaldia

Denborazko konpromisoa

2018-2020