PES 2025-2028: Dirulaguntzen Plan Estrategikoa. // PAS 2025, 2026, 2027, 2028: Dirulaguntzen Urteko Planak.
- Erakundea:
- Kultura eta Hizkuntza Politika
Helburuak
Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren 2025-2028 epealdiko DIRULAGUNTZEN PLAN ESTRATEGIKOAk (PES 2025-2028) Sailak kudeatzen dituen diru-laguntza deialdiak biltzen ditu ondorengo jardun-arloetan: jarduera fisikoa eta kirola, kultura, eta hizkuntza politika. Halaber, Plan orokorra eta osoa da, Sailaren Administrazio Publiko guztia hartzen baitu, hots, Administrazio Orokorra (Saileko Zuzendaritzak), Administrazio instituzionala (HABE erakunde autonomiaduna eta ETXEPARE zuzenbide pribatuko erakunde publikoa) eta BASQUE TEAM Fundazioa.
Izaera programatikoa duen Plan Estrategiko hau Sailaren politika antolatzeko tresna da, diru-laguntzen bidez , gizartearen intereserako den jarduera bat sustatzea jomuga duten jardun-arloetan.
Sailaren DIRULAGUNTZEN URTEKO PLANEK urte bakoitzean argitaratuko diren dirulaguntza deialdi guztien zerrendak biltzen dituzte, baita deialdi bakoitzera bideratuko den kreditu-zuzkidura ere.
Legegintzaldia
XIII. Legegintzaldia
Denborazko konpromisoa
2025-2028
