Lan eta Justizia Saileko 2019 urterako diru-laguntzen plan estrategikoaren aldaraztea

Helburuak

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8.1. artikuluak xedatzen duenez, "diru-laguntzei buruzko plan estrategiko bat egin behar dela nahitaez. Bertan zehaztuko dira, Sailaren diru-laguntzekin lotuta, plana aplikatzean  lortu nahi diren helburuak eta ondorioak, bai eta horiek lortzeko epea, aurreikusten diren kostuak eta finantzatzeko iturriak ere; betiere aurrekontu-egonkortasunaren helburuak beteko direla bermatuta". Estatuko oinarrizko legedia izango da prezeptu hori.

Aurrekoa betetzeko, Lan eta Justizia Sailaren 2019rako Dirulaguntzen Plan Estrategikoa onartzen duen Agindua eman zuen Lan eta Justiziako sailburuak, 2019ko otsailaren 8an.

Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzak lehen sektoreko gizarte-ekonomiako enpresak dimentsionatzeko laguntzak ematea proposatu du, norgehiagoka-prozedura baten deialdiaren bidez, enpresa horien dimentsionamendua errazteko.

Ekimen hori ez dago sartuta sail honek 2019rako duen Dirulaguntzen Plan Estrategikoan, eta, beraz, plan hori aldatu behar da indarrean dagoen araudia betetzeko.

Legegintzaldia

XI. Legegintzaldia