EAEko Justizia Administrazioan Hizkuntza Normalizatzeko Plan Orokorra 2023-2032

Helburuak

Herritarren eskubidea bermatzea, Justizia Administrazioaren zerbitzuak beraiek aukeratutako hizkuntza ofizialean jaso ditzaten, eta administrazio horrekin harremanetan jartzean, hizkuntza ofiziala hautatzeko eskubidea egikaritzeko bidea izan dezaten.

Helburu zehatzak honako hauek dira: 

  • Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen euskara maila hobetzea (prestakuntza: ikastaro orokorrak, berezituak…).
  • Behar diren zerbitzuak antolatu eta martxan jarri, Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioek euskara erabil dezaten. (erabilera: dokumentazioa, itzulpenak…).
  • Epaile, fiskal, eta Justizia Administrazioaren letraduek euskararen normalizaziorekiko jarrera positiboa izan dezaten saiatzea (euskara normalizatzeko eskaintzen eta lanen berri ematea, eta haietan parte hartzeko bidea ematea). 
  • Herritarren eta Justizia alorreko profesionalen artean ere euskarazko zerbitzuen erabilera sustatzea.

Legegintzaldia

XIII. Legegintzaldia

Denborazko konpromisoa

 2023ko urtarrilaren 1etik 2032ko abenduaren 31era arte

Planeko kudeaketa organoak

Justizia eta GIza Eskubideen saileko Justizia Administrazioko zuzendaritza 

Segimendu eta ebaluaziorako formulak

174/2010 Dekretuan ezartzen denez gero, bost urteko epealdi bakoitzaren amaieran ebaluazio bat egingo da.

Hortaz, bi ebaluazio egingo dira:

  • Lehena, tarteko ebaluazioa, 2027. urtea amaitu ondoren, hots, plana hasi eta bost urtebetegarrenean. 
  • Bigarrena, planaren amaierakoa, 2032. urtea bukatu ondoren.