Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saileko 2025-2028 urterako diru-laguntzen plan estrategikoa
Helburuak
Askotariko helburuak bete nahi ditu sail honek sustapen-jarduerarekin, aipatutako lehendakariaren 18/2024 Dekretuak esleitutako eskumen-eremu ezberdinak kontuan hartuta:
- Gure autogobernuaren ezagutza hobetuko duten eta gure eskubide historikoen gaineko ondare kulturala eta juridikoa hobetuko duten azterlanak sustatzea.
- EAEko toki-erakundeen toki-autonomiaren garapena.
- Euskal Autonomia Erkidegoko fundazio eta herri onurako elkarteei aplikatu beharreko esparru juridikoa argitzea eta Euskadiko fundazioen sektorea sendotzea.
- Herri-administrazioek herritarren ekimenak sortutako balio publikoa aitortzea, erakundeen laguntzarekin edo laguntzarik gabe, bi aldeen ekimenei laguntza emanez eta koherentzia ematen saiatuz, Ardatz 2030aren barruan gobernu irekiko erronka gisa, eta Gobernu Irekiaren aldeko Nazioarteko Aliantzaren I. Ekintza Planaren esparruan.
- Euskal Zuzenbide Zibilari eta Autonomikoari buruzko azterlana, zabalkundea eta informazio publikoa eguneratzea 2024ko ekitaldian.
- Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera sindikalari finantza-laguntza ematea, bere helburuak eraginkortasunez betetzeko.
- Eraikinetan dauden telekomunikazio-azpiegiturak ostatatzea ahalbidetzen duen ekipamendua hobetzea, sareen hedapena optimizatzeko eta energiakontsumo txikiagoa lortzeko.
- Open Data Euskadi webgunearen berri ematea eta haren datu-katalogoaren potentziala erakustea, datu irekien erabilera eta horietatik eratorritako zerbitzuen sorrera sustatzea, eta berrerabiltzen eta kontsumitzen dituzten pertsonen kolektiboak gehien eskatzen dituen datuak zehaztea, datu horiek irekitzeko ahalegin handiagoa egiteko.
Legegintzaldia
XIII. Legegintzaldia