EMAKUMEEN ETA GIZONEN BERDINTASUNERAKO V. PLANA 2022-2024

Helburuak

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Plana esparru dokumentua da, eta bertan Sailak XII. Legegintzaldian bere eskumenen esparruan sustatuko dituen esku-hartze ildoak eta jarraibideak jasotzen ditu. Dokumentu honen bidez, Sailak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabeko bizitzetarako Legearen aginduari erantzuten dio.

Sailaren eskumeneko egitura eta sektore eremuak kontuan hartuta, Sailburuordetzetako eta zuzendaritzetako arduradunentzat ezarritako erantzukizunen arabera egin da Berdintasunerako Plan hau, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren arabera

Planean begirada feminista txertatzeko eta berdintasun planen, legegintzaldiko konpromisoen eta gobernuak zein sailak konprometituta dituzten beste plan eta agenda batzuen arteko harremana erakusteko duen borondatearekin, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Plana bat egiten du EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VII. Planarekin.

Legegintzaldia

XII. Legegintzaldia