Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Plana. XIII. Legegintzaldia Justizia eta Giza Eskubideen Saila
Helburuak
Justizia eta Giza Eskubideen Sailaren Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Plana XIII. legegintzaldian sail honek, berdintasunaren politikarekin lotuta, sustatuko dituen gidalerroak biltzen dituen esparru-agiria da. Bertan, sailak berdintasunaren arloan beregain hartuko dituen helburu estrategikoak ezartzen dira, datozen urteetan garatuko diren ekintzen eta jardueren oinarriak finkatzekoak.
Legegintzaldia
XIII. Legegintzaldia
Denborazko konpromisoa
XIII. Legegintzaldia
Planeko kudeaketa organoak
Zerbitzu zuzendaritza
Segimendu eta ebaluaziorako formulak
Planen jarraipena egiteko, urteko jarraipena egiten da, eta horietako bakoitzean aurreikusitako jardueren betetze-maila aztertzen da. Horri esker, aurrerapenak eta lorpenak neurtu ahal izango dira, eta hobekuntzak eta erronkak identifikatu ahal izango dira, hurrengo urteko planetan lantzeko, legegintzaldiko helburu estrategikoak ahantzi gabe.