Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Plana

Helburuak

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako Plana esparru-dokumentu bat da, eta bertan jasotzen da sail honek, berdintasun-politikari dagokionez, zer esku-hartze ildo eta gidalerro bultzatuko duen bere eskumen-alorrean, XI. legealdian.

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak hauek aukeratu ditu berdintasunaren alorreko lehentasun sektorial, XI. legealdirako:

  • Genero-ikuskera txertatzea berrikuntza- eta ikerketa-estrategietan, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasunaren eta Elikagaien Kalitate eta Industrien alorretan.
  • Generoa kudeaketa aurreratuan sartzea eta enpresa-kultura eta -praktikaren eraldaketaren ikuspegia berdintasunerantz bideratu.
  • Emakume Nekazarien Estatutua inplimentatzea. 
  • Emakumeen parte-hartzea handitzea nekazaritzako eta garraio-sektoreko erabakiak hartzeko lekuetan. 

Legegintzaldia

XI. Legegintzaldia