Agindua, 2019ko urtarrilaren 23koa, Segurtasuneko Sailburuarena, Informazioaren Segurtasun-Politika onartzen duena Segurtasun Sailak kudeatutako sare- eta informazio-zerbitzuen alorrean.

Helburuak

Agiri honen xedea da: Informazioaren Segurtasun Politika definitzea Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailean eta haren erakunde autonomoan, bai eta politika horren antolamendu- eta teknologia-esparrua ezartzea ere. Informazioaren Segurtasun Politika hau Segurtasun Sailaren sare eta informazio-sistemetan aplikatuko da, eta derrigorrez bete beharko dute sailaren eta haren erakunde autonomoaren organo eta unitate guztiek, baita sail honen informazio-sistemetara irispidea duten langile guztiek ere, berdin dio langile horiek zer destino, adskripzio eta sailarekiko harreman duten.

Legegintzaldia

XI. Legegintzaldia