2021ko Segurtasun Sailaren Diru-laguntzen Plan Estrategikoa

Helburuak

Plan hau sail honen politika planifikatzeko tresna da; izan ere, bere helburua da onura publikoko edo interes sozialeko jarduerak sustatzea edo helburu publikoak lortzea, diru-laguntzak emanez.

Azpimarratu behar da plana programatikoa dela, eta, beraz, edukiak ez duela ez eskubiderik ez betebeharrik sortzen.

Planaren eraginkortasuna hainbat dirulaguntza ildo abian jartzeak baldintzatzen du, besteak beste, ekitaldiko aurrekontu-baliabideak kontuan hartuta.

Plana egiteko, lortu nahi diren interes publikoak aztertu dira eta 2021ean horretarako eskuragarri dauden baliabideekin alderatu dira. Horrela, eraginkortasun- eta efizientzia-mailak handituko direla bermatzen da, baita gure jardun-eremuan gardentasuna indartuko dela ere.

Hori guztia kontuan hartuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Diru-laguntzen Plan Estrategiko hau prestatu du, 38/2003 Legean ezarritakoarekin bat etorriz eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Diru-laguntzen Plan Estrategikoak prestatzeari buruzko 01/15 Zirkularreko jarraibideak erreferentziatzat hartuta.

Planaren eremu objektiboa, instituzionala eta denbora-eremua

Segurtasun Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko Dekretuan ematen zaizkion eskumenen arabera Segurtasun Sailak kudeatzen dituen dirulaguntzak biltzen ditu plan honek.

Dirulaguntza kontzeptuaren barruan, planak pertsona publiko edo pribatuen aldeko diruzko xedapen guztiak biltzen ditu, baldin eta horiek onuradunen kontraprestazio zuzenik gabe ematen badira eta helburu jakin bat bete behar badute, proiektu bat gauzatu behar badute, jarduera bat egin behar badute edo portaera berezi bat hartu behar badute, eta finantzatutako proiektuaren, ekintzaren, jokabidearen edo egoeraren helburua onura publikoko edo interes sozialeko jarduera bat sustatzea bada.

Kanpo geratzen dira Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren aplikazio-eremutik berariaz kanpo geratzen diren kasuak. Denbora-eremuari dagokionez, planak 2021. urterako aurreikuspenak jasotzen ditu.

Helburu nagusiak

Sail honek sustapen-jarduerarekin bete nahi dituen helburuak desberdinak dira, sail horri esleitutako eskumen-eremuak kontuan hartuta.

Alderdi politikoen ohiko funtzionamendu-gastuak finantzatzea

EAEko alderdi politikoen ohiko funtzionamenduagatiko gastuak dirulaguntza bidez finanatzatzea, urtez urte, Euskadiko aurrekontuen legeetan jasotzen da, bertan xedatutakoaren arabera, eta banaketa Eusko Legebiltzarrerako egindako azken hauteskundeen emaitzen arabera egiten da, eta alderdi politikoen finantzaketari buruzko uztailaren 4ko 8/2007 Lege Organikoaren 3.2 eta 3.3 artikuluetan ezarritako irizpideen arabera.

Alderdi politikoen finantzaketa zorrotz dago araututa; izan ere, funtsezko faktorea da sistema demokratikoaren egonkortasuna bermatzeko, eta, beraz, berme eta bitartekoak behar ditu herriaren borondatearen eta botere politikoaren erabileraren arteko distortsio-elementurik ez sartzeko.

Alderdi politikoen finantzaketari buruzko Lege Organikoak adierazten duenaren arabera, alderdi politikoek beren eskuduntzak egikaritzeko duten askatasunari kalte egingo litzaioke, baldin eta, finantzaketa-formula gisa, erabateko liberalizazio-eredu bat baimenduko balitz; izan ere, hala balitz, beti izango litzateke eztabaidagarria finantzaketa-iturri jakin batetik datozen ekarpenek erabaki politiko jakin batean izan lezaketen eragina, eta alderdi politikoek, erakunde gisa, herri-borondatea bideratzeko duten zeregina hautsiko litzateke.

Hori dela eta, legeak iturri publikoak ziurtatzen ditu alderdien funtzionamendua finantzatzeko, eta, aldi berean, ekarpen pribatuak mugatu eta euren gardentasuna eskatzen du.

Hori dela eta, otsailaren 11ko 1/2021 Legeak onartutako 2021eko ekitaldirako Euskadiko aurrekontu orokorrek alderdi politikoen ohiko funtzionamendurako dirulaguntzak aurreikusten dituzte.

Herritarrek larrialdiei aurre egiteko euskal sisteman borondatez parte hartzea sustatu eta bultzatzea

Larrialdiak Kudeatzeko Legearen testu bategina onartzen duen apirilaren 27ko 1/2017 Legegintzako Dekretuak eta hori garatzen duen Herritarrek larrialdiei aurre egiteko euskal sisteman duten borondatezko parte-hartzeari buruzko urtarrilaren 19ko 24/2010 Dekretuak (otsailaren 26ko 30/2019 Dekretuak aldatua) xedatzen dute larrialdiei aurre egiteko eta babes zibilerako euskal sisteman herritarrek parte hartzeko eta laguntzeko sare bat, babes zibilerako interesa duten boluntario-erakundeek osatua. Erakunde horien artean daude Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmena duten Euskadiko babes zibileko erakunde laguntzaileak.

Lankidetza-hitzarmenen bidez, babes zibileko eta larrialdiei aurre egiteko jardueretan modu erregularrean lankidetzan aritzeko konpromisoa hartzen dute erakunde horiek. Izan ere, erakundeon helburu nagusia larrialdi-egoeretan pertsonei eta ondasunei arreta ematea izan behar da, helburuetako bat babes zibileko zerbitzuak ematea izan behar da eta izaera altruista izan behar dute.

Lankidetza-hitzarmen horietan jaso behar da, besteak beste, erakunde laguntzaileak larrialdi-egoeretan parte hartzeagatik izaten dituen gastu eta kalteen konpentsazioa, agintari eskudunak parte-hartze hori eskatzen duenean.

Urtarrilaren 19ko 24/2010 Dekretuaren 6. artikuluaren arabera, EAEko administrazioak herritarren eta larrialdiei aurre egitearen eta babes zibilaren arteko lankidetza sustatuko du, besteak beste, boluntariotza-erakundeekiko lotura sustatuz, bai eta babes zibilerako interesgarriak diren erakunde horien ekipamendua, prestakuntza eta gaikuntza ere.

Ildo horretan, egon badaude babes zibileko hainbat erakunde laguntzailerekin sinatutako lankidetza-hitzarmenak.

Mugikortasun segurua sustatzea

AESLEMErekin lankidetzan arituz, sailak Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetako ikasleak trafiko-istripuen prebentzioaren arloan informatzeko eta sentsibilizatzeko helburua bideratzen du, mugikortasun segururako hezkuntza-kanpainen bidez.

Programaren hartzaileak Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak aldez aurretik hautatutako ikastetxeetan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa eta Lanbide Heziketa ikasten ari diren 12 urtetik gorako gazteak dira.

Horretarako, lehen mailako prebentzioari (arriskuak eta prebentzioa), bigarren mailako prebentzioari (istripuetan esku hartzea) eta hirugarren mailako prebentzioari (istripuen ondorioak) buruzko hitzaldi-solasaldiak eman nahi dira, eta fakultatiboek eta zirkulazio-istripu baten ondorioz bizkarrezur-muineko lesioak dituzten pertsonek emango dituzte, saioak ikasleen adinera eta mailara egokituz.

Aurreko urteetan arrakastaz garatu den sustapen-ildoa da.

Hori dela eta, otsailaren 11ko 1/2021 Legearen bidez onartutako 2021eko ekitaldirako Euskadiko aurrekontu orokorrek AESLEMEri dirulaguntza bat ematea aurreikusten dute.

Jokoarekiko adikzioek eragindako arriskuen prebentzioa.

Jokoaren Euskal Behatokiak egindako azterketen amaieran, joko arduratsua sustatzeko eta joko problematikoa prebenitzeko ekintza-plan bat egin da. Plan horren abiapuntua honako diagnostiko hau da: jokoaren eskaintza eta eskuragarritasuna handitu dira, bai eta gizartearen kezka ere, pertsona eta gizarte-kolektibo jakin batzuengan nahi ez diren ondorioak izan ditzakeelako.

Era berean, badirudi gora egin duela nabarmen adikzioagatiko edo online jokoaren gehiegizko jokabideagatiko tratamendu-eskariak.

Horregatik, bere helburuen artean, aipatutako ekintza-planak jokoaren erabilera desegokiarekin lotutako arriskuak murriztea eta adikzio-arazoak dituzten pertsonei tratamendu integrala eskaintzea aurreikusten du.

Horretarako, joko-adikzioek eragindako arriskuak eta kalteak prebenitzeko programak eta proiektuak garatzeko talde teknikoak sortzeko eta mantentzeko dirulaguntzak ezarri dira.

Hori dela eta, otsailaren 11ko 1/2021 Legearen bidez onartutako 2021eko ekitaldirako Euskadiko aurrekontu orokorrek joko patologikoari buruzko informazio eta prebentzio unibertsaleko jarduerak egiteko dirulaguntzak ematea aurreikusten dute.

Itsasertzeko itsas inguruneko plataformen bidez informazio ozeano-meteorologikoa lortzeko ikerketa

Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoko sare ozeano-meteorologiko bat dago, EAEko portuetan hiru plataforma ozeano-meteorologiko dituena, bai eta ur sakonetako bi buia ozeanometeorologiko, kostaldeko radar-sare bat eta, azkenik, kostaldeko hirubideometria-sistema ere.- Sare hori meteorologiako euskal zerbitzuak dituen baliabideen artean dago.

AZTI Fundazioa zentro teknologiko espezializatua da, EuroGOOS irabazi-asmorik gabeko nazioarteko erakunde ospetsuaren kide da, eta Europa mailako ozeanografia operazionalarekin konprometituta dago. Ikerketa-ildo ozeanografikoak garatzen ari da, eta interesgarriak dira itsasoaren eta itsasertzaren etorkizuneko portaerari, kostaldeko arriskuei eta abarri buruzko iragarpenak egiteko, eta horiek lagunduko dute iragarpen ozeano meteorologikoa eta itsasoko zein itsasertzeko ekonomiaren jarduera-sektore guztietan segurtasuna eta eraginkortasuna hobetzen.

Hori dela eta, otsailaren 11ko 1/21 Legearen bidez onartutako 2021eko ekitaldirako Euskadiko aurrekontu orokorretan aurreikusten da dirulaguntza izendun bat ematea AZTI Fundazioari.

Euskalmeti arazo meteorologikoen eta larrialdi-egoeren berri ematen dioten meteorologiazaleekin lankidetzan aritzea

Meteorologiaren, antzeko zientzien (hidrologia, ozeanografia, larrialdiak...) arloko prestakuntza eman nahi zaie meteorologia-boluntarioei, Euskalmeten eta Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzan kalitatezko eta kontrastatutako informazioa jaso ahal izateko, zale horiek dauden lekuetan eguraldi txarrak sortzen dituen arazoei buruzko informazioa.

Horrela, sentsoreetatik edo estazioetatik antzemateko zailak diren egoerei buruzko informazio oso kontrastatua jaso edo eskatu ahal izango da, hala nola denbora errealeko argazki edo bideoak, behatutako arazoak, atmosferaren edo naturaren berezitasunak.

Hori dela eta, otsailaren 11ko 1/2021 Legearen bidez onartutako 2021eko ekitaldirako Euskadiko aurrekontu orokorrek aurreikusten dute dirulaguntza izendun bat ematea EuskalEguraldia informazio meteorologikoaren elkarteari.

Ertzaintzako langileek Polizien eta Suhiltzaileen Jokoetan parte har dezaten sustatzea

Jokoen helburua, alde batetik, kirolari esker mundu osoko polizien eta suhiltzaileen arteko esperientziak partekatzea da, segurtasuneko zerbitzu publikoen arteko laguntasuna sustatzeko; bestetik, adibidearekin forma fisiko eta profesional onari eutsi diezaioten motibatzea.

Polizien lanak egoera fisiko berezia eskatzen du; egoera fisiko berezi hori hautaketa-prozesuan jadanik kontuan hartzen da, baina horri ibilbide profesionalean zehar eutsi behar zaio.

Hori dela eta, Ertzaintzaren lan-baldintzen Akordio Arautzaileak, jadanik, mantentze fisiko egokia sustatzeko neurri gisa, edozein funtzionariok edozein motatako kirol-jarduera egitea jasotzen du, kirol-jarduera egiteko erabiltzen den kiroldegiko edo gimnasioko tarifen zati bat ordainduz.

Sustapen hori indartu egiten da polizia eta suhiltzaileen joko eta antzeko jarduera publikoetan parte hartzearekin; izan ere, hura bera, duen hedaduragatik, beste funtzionario batzuentzako eragingarri eta suspergarri baita, egunerokotasuneanjarduera fisikoa eta kirola praktika dezaten, sasoian egoteko eta haien lan-esparruan errendimendua eta segurtasuna handitzeko.

Egiaztatu da polizia-lanarekin lotutako kirol-jarduera publikoetan parte hartzearen adibidea, batez ere komunikabideetan duen oihartzun publikoagatik, joan den urteetan parte-hartzearekin lortutako arrakastak kontuan hartuta, gainerako funtzionarioek kirol-jardueraren bidez gaitasun fisikoari eustearen komenigarritasuna ikustean eragiten duela, eta aldi berean, kirol-lorpenak taldearentzat gauza prestigiotsutzat hartzen direla.

Bizigarri hori oso komenigarria da, kontuan hartuta funtzionarioentzat jarduera fisikoa mantentzeko derrigorrezko programak ezartzeak lekarzkeen zailtasunak eta eragozpenak, eta agenteek behar bezalako egoera fisikorik ez izateak harreman zuzena izango lukeela laneko errendimenduarekin eta langilearen beraren osasunarekin.

Aitzitik, kirol-jarduerak eragin positiboa du lanarekin lotutako gaitasun fisiko zehatz batzuk hobetzean, gorputza mugitzeko gaitasun efizientean eta nekea kudeatzean, alderdi psikologikoak hobetzean, aurrez aurreko fisiko batean arriskuak murriztean eta osasunarekin harremanetan dauden alderdiak hobetzean.

Hori guztia lotuta dago «Ertzaintza Zerbitzuan» programaren aurrekontu-memorian, Ertzaintzako funtzionarioen osasunaren prebentzioa eta sustapena suspertzeari eta egungo errealitatearekiko egokia den segurtasun-zerbitzu integral bat lortzeko konpromisoari dagozkien aurreikuspenekin.

Hori dela eta, otsailaren 11ko 1/2021 Legearen bidez onartutako 2021eko ekitaldirako Euskadiko aurrekontu orokorrek aurreikusten dute laguntzak ematea 2021ean Polizien eta Suhiltzaileen Jokoetan parte hartzen duten Euskal Autonomia Erkidegoko poliziaren kidegoko kirolariei.

Legegintzaldia

XII. Legegintzaldia

Garatzeko jarduerak eta baliabideak

Ardatz estrategikoak eta dirulaguntzen lerroak

Jarraian, Planaren ardatz estrategikoak eta dirulaguntzen lerroak zerrendatzen dira, saileko unitate organikoen arabera:

ARAUBIDE JURIDIKOAREN, ZERBITZUEN ETA HAUTESKUNDE PROZESUEN ZUZENDARITZA

4611 programa

Helburu estrategikoa: Alderdi politikoen finantzaketa

Dirulaguntzaren lerroa: Euskal Autonomia Erkidegoko alderdi politikoentzako diru-laguntzak, funtzionamendu-gastu arruntei aurre egiteko:
  1. HELBURUAK, EKINTZAK ETA ADIERAZLEAK
    Helburua: Alderdien gastu arruntak finantzatzen laguntzea, konstituzio-helburuak behar bezala gara ditzaten.
    Ekintza: Adierazitakoa.
    Adierazleak: Dirulaguntza jasotzen duten alderdi politikoen kopurua.
  2. AURREKONTU-KONPROMISOAK
    Zenbatekoa: 4.536.000 €.Kontu-saila: 02 4611 12 45499 001
  3. ZER SEKTORERI ZUZENDUTA DAUDEN ETA EMATEKO PROZEDURA
    Sektore hartzaileak: Alderdi politikoak.

Emate-prozedura: Dirulaguntza izenduna.

LARRIALDIEI AURRE EGITEKO ETA METEOROLOGIAKO ZUZENDARITZA

2231. programa

Helburu estrategikoa: Herritarrek larrialdiei aurre egiteko euskal sisteman borondatez parte hartzea sustatzea

Dirulaguntzaren 1. lerroa Gurutze Gorria
  1. HELBURUAK, EKINTZAK ETA ADIERAZLEAK
    Helburua: Herritarrek larrialdiei aurre egiteko euskal sisteman borondatez parte hartzea sustatzea.
    Ekintza: Sinatutako lankidetza-hitzarmenean garatutakoak.
    Adierazleak: Sinatzen den lankidetza-hitzarmenean garatutakoak (mobilizazio-kopurua, aurreikusteko moduko arriskuen prebentzio-baliabideen kopurua, prestakuntza- edo dibulgazio-jardueren kopurua).
  2. AURREKONTU-KONPROMISOAK
    Zenbatekoa: 453.600 €.
    Kontu-saila: 02 2231 21 45499 001
  3. ZEIN SEKTORERI ZUZENDUTA DAUDEN ETA EMATEKO PROZEDURA
    Sektore hartzailea: Gurutze Gorria.

Emate-prozedura: Lehen lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren aginduaren bidez eman beharreko dirulaguntza izenduna.

Dirulaguntzaren 2. lerroa DYA
  1. HELBURUAK, EKINTZAK ETA ADIERAZLEAK
    Helburua: Herritarrek larrialdiei aurre egiteko euskal sisteman borondatez parte hartzea sustatzea.
    Ekintza: Izenpetutako lankidetza-hitzarmenean garatutakoak.
    Adierazleak: Sinatzen den lankidetza-hitzarmenean garatutakoak (mobilizazio-kopurua, aurreikusteko moduko arriskuen prebentzio-baliabideen kopurua, prestakuntza- edo dibulgazio-jardueren kopurua).
  2. AURREKONTU-KONPROMISOAKZenbatekoa: 137.000 €.
    Kontu-saila: 02 2231 21 45499 002
  3. ZEIN SEKTORERI ZUZENDUTA DAUDEN ETA EMATEKO PROZEDURA
    Sektore hartzailea:DYA.

Emate-prozedura: Lehen lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren aginduaren bidez eman beharreko dirulaguntza izenduna.

Dirulaguntzaren 3. lerroa Euskadiko Laguntza Txakurren Taldea
  1. HELBURUAK, EKINTZAK ETA ADIERAZLEAK
    Helburua: Herritarrek larrialdiei aurre egiteko euskal sisteman borondatez parte hartzea sustatzea.
    Ekintza: Izenpetutako lankidetza-hitzarmenean garatutakoak.
    Adierazleak: Sinatzen den lankidetza-hitzarmenean garatutakoak (mobilizazio-kopurua, boluntarioen akreditazio-kopurua, hedatutako prestakuntza- edo dibulgazio-jardueren kopurua).
  2. AURREKONTU-KONPROMISOAK
    Zenbatekoa: 36.000 €.
    Kontu-saila: 02 2231 21 45499 003
  3. ZEIN SEKTORERI ZUZENDUTA DAUDEN ETA EMATEKO PROZEDURA
    Sektore hartzailea:Euskadiko Laguntza Txakurren Taldea.

Emate-prozedura: Lehen lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren aginduaren bidez eman beharreko dirulaguntza izenduna.

Dirulaguntzaren 4. lerroa Euskal Espeleologoen Elkargoa
  1. HELBURUAK, EKINTZAK ETA ADIERAZLEAK
    Helburua: Herritarrek larrialdiei aurre egiteko euskal sisteman borondatez parte hartzea sustatzea.
    Ekintza: Izenpetutako lankidetza-hitzarmenean garatutakoak.
    Adierazleak: Sinatzen den lankidetza-hitzarmenean garatutakoak (mobilizazio-kopurua, boluntarioen akreditazio-kopurua, hedatutako prestakuntza- edo dibulgazio-jardueren kopurua).
  2. AURREKONTU-KONPROMISOAK
    Zenbatekoa: 15.000 €.
    Kontu-saila: 02 2231 21 45499 004
  3. ZEIN SEKTORERI ZUZENDUTA DAUDEN ETA EMATEKO PROZEDURA
    Sektore hartzailea:Euskal Espeleologoen Elkargoa

Emate-prozedura: Lehen lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren aginduaren bidez eman beharreko dirulaguntza izenduna.

Dirulaguntzaren 5. lerroa Mendiko Euskal Federazioa
  1. HELBURUAK, EKINTZAK ETA DIERAZLEAK
    Helburua: Herritarrek larrialdiei aurre egiteko euskal sisteman borondatez parte hartzea sustatzea.
    Ekintza: Sinatutako lankidetza-hitzarmenean garatutakoak.
    Adierazleak: Sinatutako lankidetza-hitzarmenean garatutakoak (prestakuntza- edo dibulgazio-jardueren kopurua, prestatutako pertsonen kopurua...).
  2. AURREKONTU-KONPROMISOAKZenbatekoa: 25.000 €.
    Kontu-saila: 02 2231 21 45499 005
  3. ZEIN SEKTORERI ZUZENDUTA DAUDEN ETA EMATEKO PROZEDURA
    Sektore hartzailea:Mendiko Euskal Federazioa

Emate-prozedura: Lehen lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren aginduaren bidez eman beharreko dirulaguntza izenduna.

LARRIALDIEI AURRE EGITEKO ETA METEOROLOGIAKO ZUZENDARITZA

5512. programa

Helburu estrategikoa: Itsasertzeko itsas inguruneko plataformen bidez informazio ozeanometeorologikoa lortzeko ikerketa

Dirulaguntzaren lerroa AZTI Fundazioa
  1. HELBURUAK, EKINTZAK ETA DIERAZLEAK
    Helburua: Itsas kostaldeko inguruneko plataformen bidez informazio ozeano-meteorologikoa lortzeko ikerketa.
    Ekintza: Sinatutako lankidetza-hitzarmenean garatutakoak.
    Adierazleak: Sinatutako lankidetza-hitzarmenean garatutakoak.
  2. AURREKONTU-KONPROMISOAKZenbatekoa: 195.000 €.Kontu-saila: 02 5512 21 45401 001
  3. ZEIN SEKTORERI ZUZENDUTA DAUDEN ETA EMATEKO PROZEDURA
    Sektore hartzaileak: Azti

Emate-prozedura: Lehen lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren aginduaren bidez eman beharreko dirulaguntza izenduna.

Helburu estrategikoa: Euskalmeti arazo meteorologikoen eta larrialdi-egoeren berri ematen dioten meteorologia-zaleekin lankidetzan aritzea

Dirulaguntzaren lerroa EuskalEguraldia / Informazio Meteorologikoaren Elkartea
  1. HELBURUAK, EKINTZAK ETA ADIERAZLEAK
    Helburua: Fenomeno meteorologikoei eta larrialdiei buruzko informazio segurua eta kalitatezkoa jasotzea, bai eta trebatutako meteorologia-zaleak dauden lekuetan gertatzen denari buruzko argazkiak eta bideoak ere.
    Ekintza: Elkartekideen prestakuntza eta jardueren protokoloak.
    Adierazleak: Elkarteko kideen kopurua eta partaidetza.
  2. AURREKONTU-KONPROMISOAKZenbatekoa: 3.000 €.
    Kontu-saila: 02 5512 21 45499 001
  3. ZEIN SEKTORERI ZUZENDUTA DAUDEN ETA EMATEKO PROZEDURA
    Sektore hartzaileak: EuskalEguraldia / Informazio Meteorologikoaren Elkartea.

Emate-prozedura: Lehen lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren aginduaren bidez eman beharreko dirulaguntza izenduna.

TRAFIKO ZUZENDARITZA

2221 programa

Helburu estrategikoa: Mugikortasun iraunkor eta segurua sustatzea

Dirulaguntzaren lerroa: AESLEME elkartearentzako dirulaguntza, mugikortasun segururako hezkuntzaren ingurukoa
  1. HELBURUAK, EKINTZAK ETA ADIERAZLEAK
    Helburua: Ikastetxeetako ikasleak trafiko-istripuen prebentzioari buruz informatzea eta sentsibilizatzea.
    Ekintza: Lehen mailako prebentzioari (arriskuak eta prebentzioa), bigarren mailako prebentzioari (istripurik izanez gero nola jokatu) eta hirugarren sektoreko prebentzioari (istripuen ondorioa) buruzko solasaldia. Adierazleak:Hitzaldi-solasaldien kopurua eta parte hartu duten ikasleen kopurua. 
  2. AURREKONTU-KONPROMISOAKZenbatekoa: 30.000 €.Kontu-saila: 02 2221 23 45499 001
  3. ZEIN SEKTORERI ZUZENDUTA DAUDEN ETA EMATEKO PROZEDURASektore hartzailea: AESLEME.

Emate-prozedura: Lehen lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren aginduaren bidez eman beharreko dirulaguntza izenduna.

JOKO ETA IKUSKIZUN ZUZENDARITZA

6113 programa

Helburu estrategikoa: Ludopatiaren prebentzio eta tratamendu psikosozialeko programak garatzea

Dirulaguntzaren 1. lerroa Ludopatiaren prebentzio eta tratamendu psikosozialeko programak inplementatzea
  1. HELBURUAK, EKINTZAK ETA DIERAZLEAKHelburua: Joko patologikoan sor daitezkeen ohiturei edo jokabideei sustagarria kentzera bideratutako prebentzio-programak garatzeko laguntza ekonomikoak, arreta berezia emanez kolektibo ahulenei, hala nola adingabeei edo borondate-gaitasunak murriztuta dituzten pertsonei. Ekintza: Goian aipatutakoak.
    Adierazleak: Programa-kopurua eta horien hartzaileen kopurua. 
  2. AURREKONTU-KONPROMISOAK
    Zenbatekoa: 200.000 €.

    Kontu-saila: 02 6113 22 45499 001
  3. ZEIN SEKTORERI ZUZENDUTA DAUDEN ETA EMATEKO PROZEDURA
    Sektore hartzailea: Ludopatiari buruzko informazio- eta prebentzio-jarduerak garatzeko irabazi-asmorik gabeko elkarte pribatuak.

Emate-prozedura: Laguntzak arautzen dituzten oinarriak onartzeko eta laguntzetarako deialdia egiteko agindua, lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren agindu baten bidez.

Dirulaguntzaren 2. lerroa UPV/EHU. Jokoaren Euskal Behatokiaren helburuekin bat etorriz, jokoaren inguruko EAEko iritzi publikoa aztertzea helburu duen ikerketa-programa
  1. HELBURUAK, EKINTZAK ETA DIERAZLEAK
    Helburua: Jokoaren Euskal Behatokiaren helburuekin bat etorriz, jokoaren inguruko EAEko iritzi publikoa aztertzeko dirulaguntzak.
    Ekintza: Sinatutako lankidetza-hitzarmenean garatutakoak.
    Adierazleak: Sinatutako lankidetza-hitzarmenean garatutakoak. 
  2. AURREKONTU-KONPROMISOAK
    Zenbatekoa: 100.000 € 2021erako eta 100.000 € 2022rako.
    Kontu-saila: 02 6113 22 41801 001
  3. ZEIN SEKTORERI ZUZENDUTA DAUDEN ETA EMATEKO PROZEDURA
    Sektore hartzailea: UPV/EHU.

Emate-prozedura: Lehen lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren aginduaren bidez eman beharreko dirulaguntza izenduna.

GIZA BALIABIDEETAKO ZUZENDARITZA

2223 programa

Helburu estrategikoa: Ertzaintzako langileek Polizien eta Suhiltzaileen Jokoetan parte har dezaten sustatzea eta bultzatzea.

Dirulaguntzaren lerroa: Ertzaintzako langileek 2021ean Polizien eta Suhiltzaileen Jokoetan parte har dezaten sustatzea
  1. HELBURUAK, EKINTZAK ETA DIERAZLEAK
    Helburua: 2021ean Polizien eta Suhiltzaileen Jokoetan parte hartzen duten Ertzaintzako kirolarientzako laguntzak.
    Ekintza: Goian aipatutakoak.
    Adierazleak: Parte-hartzaileen kopurua. 
  2. AURREKONTU-KONPROMISOAKZenbatekoa: 20.000 €.
    Kontu-saila: 02 2223 13 45301 001
  3. ZEIN SEKTORERI ZUZENDUTA DAUDEN ETA EMATEKO PROZEDURA
    Hartzaileak: Ertzaintzako funtzionarioak.

Emate-prozedura: Laguntzak arautzen dituzten oinarriak onartzeko eta laguntzetarako deialdia egiteko agindua, lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren agindu baten bidez.