Diru-laguntzen Plan Estrategikoa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailarena, 2021, 2022, eta 2023. urteetarako

Helburuak

  1. Planaren justifikazioa.

    Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 8.1 artikuluak ezartzen duenez, nahitaez eduki behar da diru-laguntzen plan estrategiko bat, eta bertan identifikatu behar dira, sailen diru-laguntzei dagokienez, diru-laguntzen aplikazioaren bidez lortu nahi diren helburu eta ondorioak, diru-laguntza horiek emateko beharrezko epea, aurreikusten diren kostuak, eta haien finantzaketa-iturria, eta beti aurrekontu-egonkortasuneko helburuak bete beharko dira.

    Halaber, Diru-laguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 11.4 artikuluak xedatzen du diru-laguntzen plan estrategikoek hiru urterako aurreikuspenak jaso ahal izango dituztela

    Manu hori betetzeko sailek izan beharreko jarduna bideratzeko, 1/2015 zenbakiko zirkularra onartu zuen Kontrol Ekonomikoko Bulegoak, diru-laguntzen plan estrategikoak egiteari buruzkoa, zenbait neurri biltzen dituena plan horiek egin eta onartzeari begira.

    Zirkular hori betetzeko egin da plana, zirkular horretan ezarritako edukiarekin eta diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legean eskatutakoa beteta.

  2. Aplikatu beharreko eremua.

    Planak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen  Sailaren diru-laguntzen arloko jarduera biltzen du.

    Planari ezarritako denbora-tartea 2021eko, 2022ko eta 2023eko  aurrekontu-ekitaldiak dira.

  3. Proiektuaren edukia

    Aurreikusitako diru-laguntza jardunak jasotzen dituzten ardatzak biltzen ditu planak, betiere gobernu-programaren konpromisoei lotutako ardatz horietako bakoitzari jarraikiz.

    Ondoren, identifikatu egiten ditu, laburpen gisa, diru-laguntza programa guztiak egikaritzeko aurreikusitako kostuen datu globalak, eta programa horiek sailak bere egituran dituen antolakunde-unitateekin lotzen ditu.

    Azkenik, planak fitxa bat biltzen du diru-laguntza programetarako, eta bertan bilduko ditu helburuak, ekintzak eta adierazleak, aurreikusitako denbora-jokalekuarekin, helburu dituen sektoreak, diru-laguntzak emateko prozedura, beharrezkoak diren aurrekontu-konpromisoak eta finantzaketa publikoaren ehunekoa.

  4. Erronka estrategikoen eta helburuen identifikazioa

    Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen  Sailaren Diru-laguntzen Plan Estrategikoa 2020-2024 bitarteko XII. Legealdiko Gobernu Programaren konpromisoekin lerrokatzen da, eta, konpromiso horien barruan, sailaren jardun-eremuak direnekin, honako hauekin, hain zuzen ere:

    1. Enplegua eta susperraldi ekonomikoa
      1. Industria eta nazioartekotzea

        Helburu horiek lortzeko, konpromiso hauek hartu dira:

        • Garapen Industrialerako eta Nazioartekotzerako Plan Estrategikoa onartzea
        • Euskadin errotutako 4.0 industria eta adimen artifiziala garatzea
        • Enpresa txiki eta ertainak babestea
        • Enpresa-azpiegiturak eta lurzoru industriala
        • Lehentasunez jardun beharreko eskualdetan eta udalerrietan berariazko jarduketa-planak egitea eta zailtasunak dituzten edo berregituratze-prozesuetan dauden enpresei laguntza ematea
        • Enpresa Nazioartekotzeko Programa 2025 onestea “Garapen Industrialerako eta Nazioartekotzerako Plan Estrategikoan” txertatuta
      2. Ikerketa eta berrikuntza

        Helburu horiek lortzeko, konpromiso hauek hartu dira:

        • Espezializazio adimenduna eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plan Estrategiko berria 2030eko ikuspegiarekin
        • Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sistemaren emaitzak eta bikaintasuna hobetzea
        • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sistema nazioartekotzea
        • Ikerketaren eta berrikuntzaren eremuko inbertsioak handitzea
        • I+G proiektu estrategikoak, erosketa publiko berritzailea eta zibersegurtasun industriala indartzea
        • Berrikuntza indartzea enpresa txiki eta ertainetan
        • Talentu teknologikoa garatzea eta erakartzea
        • Ekintzailetza berritzailea babestea
      3. Elikadura eta landa- eta kostalde-garapena

        Helburu horiek lortzeko, konpromiso hauek hartu dira:

        • Tokiko elikadura ekologiko, jasangarri eta osasuntsuagoa sustatzea.
        • Arrantza-baliabideen kudeaketa jasangarria lortzea.
        • Portuen kudeaketa eta euskal landa- eta kostalde-ingurunea zaintzea.
        • Euskal nekazaritzako elikagaien sektorea indartzea, ekintzailetzaren, berrikuntzaren eta klima-aldaketaren aurkako borrokaren erreferente gisa.
        • Euskadi Europako hegoaldeko bioekonomiaren interesgunea bihurtzea.
    2. Bidezko trantsizio energetiko eta klimatikoa
      1. Energia-estrategia berria

        Helburu horiek lortzeko, konpromiso hauek hartu dira:

        • Energia-eraginkortasuna handitzea autokontsumoa eta banatutako sorkuntza sustatuz.
        • Iturri berriztagarrien erabilera areagotzea energiaren azken kontsumoan.
        • Ikerketa energetikoko euskal estrategian sakontzea, enpresa-egitura eta enplegua berpizteko eragile gisa.
        • Bidezko energia-trantsizioa bermatzea.
      2. Klimaren aldeko ekintza

        Helburu horiek lortzeko, konpromiso hauek hartu dira:

        • Irmoki egitea aurrera karbonoan baxua den ekonomia baterantz, enplegua sortzeko eta garapen industrial zein teknologikorako aukera gisa.
        • Klima-gobernantzako eredu berri bat sustatzea.
      3. Ekonomia zirkularra bultzatzea

        Helburu horiek lortzeko, konpromiso hauek hartu dira:

        • Enplegu berdea eta berrikuntza sustatzea ekonomia zirkularraren eremuan.
        • Hondakinak murriztea eta horien birziklapena eta balorizazioa areagotzea.
      4. Ingurune naturalaren kontserbazioa eta biodibertsitatea zaintzea

        Helburu horiek lortzeko, konpromiso hauek hartu dira:

        • Uraren eskuragarritasuna eta kalitatea eta kudeaketa jasangarria bermatzea.
        • Ingurumen-politika aurreratua eta ingurune naturalaren eta ekosistemen hobekuntza sustatzea, biodibertsitatea eta lurreko zein itsasoko habitat nagusien defentsa sustatuz.

Legegintzaldia

XII. Legegintzaldia