Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Etxebizitzak eta eraikinak era efizientean birgaitzeko diru-laguntzen programa (RENOVE programa), Euskal Autonomia Erkidegoko ondare eraikian esku-hartzeko proiektuak egin eta haien ondoriozko obrak gauzatzeko. 2018

Deskribapena


Xedea

  1. 2018ko ekitaldirako etxebizitzen eta eraikinen birgaitze eraginkorrerako laguntzen programa (RENOVE programa) iragartzea eta arautzea, Euskal Autonomia Erkidegoko ondare eraikian esku hartzeko proiektuak prestatzeko eta horien ondoriozko obrak egiteko.

  2. Esku hartzeko proiektu horietan proposaturiko jarduketen xedea izango da nagusiki etxebizitzetarako erabiltzen diren eraikinetan edo familia anitzeko eraikin-multzoetan esku hartzea.

  3. Laguntzak xede dituen familia anitzeko eraikinen eraikitze-datak 1980. urtea baino lehenagokoa izan behar du, eta eraikin horiek egokiak izan behar dute hirigintzari eta egiturari dagokienez, Ondare Urbanizatu eta Eraikia Birgaitzeko Jarduketa Babestuei buruzko Dekretuak (abenduaren 30eko 317/2002) ezarritako moduan.

  4. Laguntza-programa honi heltzen dioten ondare eraikian esku hartzeko proiektuen helburuak izan beharko du dauden eraikinen irisgarritasuna, bizigarritasuna eta energia-eraginkortasuna hobetzea. Horretarako, esku-hartzeko proiektuek honako jarduketa hauek bildu beharko dituzte
    • Energia-eraginkortasunaren hobekuntza
    • Eraikinen irisgarritasunaren hobekuntza
    • Suteen aurkako segurtasun-baldintzen hobekuntza
    • Bizigarritasun-baldintzen hobekuntza
  5. Aurreko apartatuan aipaturiko jarduketek interes kulturalekotzat jotzen diren higiezinei edo beste edozein babes-araubidetan daudenei eragiten dietenean, aplikatzekoa den babes-araubidea kudeatzeko eskumena duen organoak haien aldeko txostena edo baimena eman beharko du, hala badagokio, beraren araudiaren arabera.

  6. Esku hartzeko proposamen hauek ezin dute diru-laguntzarik jaso:
    • Hutsik dauden, aurri-egoera aitortu zaien edo aitortu ahal zaien eraikinei buruzkoak. Eraikin bat hutsik dagoela esaten da etxebizitzen % 50 okupatuta ez daudenean, etxebizitza bakoitzeko errolda-ziurtagiri kolektiboan jasotzen denaren arabera.
    • Eskaera aurkezten denean jadanik hasita dauden edo lizentzia emanda daukaten obrei dagozkienak.
    • Etxebizitzen kopurua handitzeko helburuarekin egitura finkatzean edo osorik birgaitzean dautzanak.
  7. Eraikinetan esku hartzeko proposamenak ez dira diruz lagunduko, baldin eta EITeko irizpenean 1., 2. edo 3. mailako obrak agertzen badira, salbu eta laguntzen eskaerak honako dokumentu hauetako bat jasotzen badu:
    • 1., 2. eta 3. mailako obren exekuzioa jasotzen duen esku hartzeko proposamena.
    • Erkidegoaren akordioa; horren bidez, obra horiek agindu honen 13. artikuluan ezarritako epearen aurretik exekutatzeko konpromisoa hartzen du.
    • Obra horien EITa zuzentzeko ziurtagiria, dagokion udalean aurkeztu izana egiaztatzen duen zigilua barne.

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak.

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak izango dira kontzeptu eta jarduketa hauekin bat etorriz egiten direnak:

a) Txostenak, ziurtagiriak eta proiektuak idaztea eta lanak zuzentzea.

Diruz laguntzen diren jarduketak gauzatzeko ezinbestekoak direnean soilik izango dira diruz lagungarriak dokumentuak idazteagatiko eta lanak zuzentzeagatiko ordainsariak.

Diru-laguntza emateko ebazpenaren ondoren egin, fakturatu eta ordaindu diren lanak gauzatzeagatiko ordainsariak soilik izango dira diruz lagungarriak.

Esku-hartzean agindu honen arabera diruz lagundu ezin diren jarduketak ere egingo badira, diruz lagundu daitezkeen jarduketak obraren guztizkoari dagokionez hartzen duten proportzioan soilik eman ahal izango da obra idatzi eta zuzentzearen ondoriozko ordainsari teknikoetarako diru-laguntza.

b) Jarraian jaso diren jarduketei buruzko obrak gauzatzea:

1) Energia-efizientziako ziurtagiria hobetzea:

– Jarduketa pasiboak: diruz lagungarriak izango dira eraikinen inguratzailean egiten diren erabateko jarduketa pasiboak, berokuntzarako urteko energia-eskaria gutxienez % 30 murrizten badute, eraberritu aurreko gastuarekin alderatuz gero. Energia-efizientziako gutxieneko eskakizunak memoria teknikoan justifikatuko dira, Eraikingintzaren Kode Teknikoko «Energia aurreztea» oinarrizko dokumentuaren arabera.

– Jarduketa aktiboak: diruz lagundu ahal izango dira eraikineko lehen mailako energia ez-berriztagarriaren kontsumoa, eraberritu aurreko kontsumoarekin alderatuz gero, orotara % 30 murriztea lortzen duten jarduketa aktiboak. Besteak beste:

– Energia-efizientzia handiko ekipoak dituzten instalazio zentralizatuak.

– Energia-efizientzia handiko banakako instalazioak. Bazter uzten da galdara indibidualak ordeztea edo instalatzea (halakorik ez bada) eraikinean kalifikatzen diren etxebizitzen % 80tik beherako portzentajean, horien potentzia termikoen batura 100 kW-tik beherakoa bada.

– Eguzki-kolektoreak eta energia berriztagarriko beste iturri batzuk jartzea.

Instalazio termikoak bete behar dituen energia-efizientziako gutxieneko baldintzak memoria teknikoan justifikatuko dira, Eraikingintzaren Kode Teknikoko «Energia aurreztea» oinarrizko dokumentuan eta Eraikinetako Instalazio Termikoei buruzko Erregelamenduan (RITE) xedatutakoaren arabera.

– Energia-monitorizazioa.

2) Irisgarritasuna hobetzea:

– Igogailuak instalatzea, kanpoaldean nahiz eraikinen barrualdean, aurrez halakorik ez bazuten eta, beharrezkoa bada, eskaileran ere moldaketak egitea.

– Igogailuak egokitzea jadanik igogailua duten eraikinetan.

– Zero kotara arteko irisgarritasuna konpontzea xede duten jarduketak, aurreko bietan sartu ezin direnak.

– Irisgarritasuna konpontzeko eta bide publikotik eraikinera arteko ibilbidea irisgarria dela bermatzeko jarduketak, ezkaratzaren gertuko urbanizazio pribatuko guneetan egiteko direnak (jarduketak arkupeetan edo etxe aurreko lorategietan), ez baldin badago beste ibilbide irisgarririk aukeran.

3) Suteen aurkako segurtasuna hobetzea:

– Detekzio- eta alarma-sistemak instalatzea.

– Ebakuatzeko sistemak instalatzea: larrialdiko argiteria.

– Sua itzaltzeko sistemak instalatzea: itzalgailuak eta tutu lehorra.

 

 

Aurrekontuko zuzkidura

6.175.000,00 euros

Prestazio ekonomikoa

Laguntza horiek emateko 6.175.000,00 euro bideratuko dira guztira, eta honela banakatuko dira:

  • 2018. urtea:    425.000,00 euro
  • 2019. urtea: 1.850.000,00 euro
  • 2020. urtea: 2.400.000,00 euro
  • 2021. urtea: 1.500.000,00 euro

 

Ordainketa-modua:

Deialdi honen babesean emandako diru-laguntza igorpen partzialen bidez ordainduko da, aurreko artikuluan xedatu den bezala egindako gastua egiaztatzen duten agiriak aurkeztu ostean, modu honetan:

  • Lizitazioa egin eta obrak hasi baino lehen: txostenak, ziurtapenak eta proiektuak idazteagatiko zerbitzu-sari teknikoak.
  • Obrak egin bitartean: ordainketa bat jarduketaren % 30 burutu dela egiaztatzen denean, eta beste ordainketa bat % 70 burutu dela egiaztatzen denean.
  • Jarduketa bukatzean: azken ordainketa; horretarako egiaztatzen den obra-likidazioari eta obren zuzendaritzaren ondoriozko zerbitzu-sariei dagokien diru-laguntzaren ordainketa hartuko du barne. Emandako diru-laguntzaren eta benetan gauzatu eta fakturatutakoaren arteko desadostasunak egonez gero, diru-laguntza doitu ahalko da, agindu honen 19. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Ekitaldi batean ordaindutako kopuruak inoiz ez dira izango adjudikazio-ebazpenak urteko horretarako ezartzen duen zenbatekoa baino handiagoak.

Nori dago zuzenduta


Jabekideen komunitateak

Etxebizitzaren Sozietate Publikoak

Euskal Autonomia Erkidegoko udalak

Etxebizitzaren Sustatzaile Publikoak

Udalerria baino eremu txikiagoko toki-erakundeak.

Betekizunak

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko

  • Jabeen Erkidegoak alde batera utzita, erakunde eskatzailea jardueren eremuaren baitako eraikinen jabe osoa edo partziala da, eta horren helburua errentamendua da.
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzea
  • Ez dituzte hasi eskaera honen helburua diren obrak
  • Ez du udal-lizentziarik eskatu, eskaera honen helburua diren obrak exekutatzeko

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza > Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza > Etxebizitza Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1040302

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Lau pausu jarraitu beharko dira:

  1. eskabidea bete
  2. dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
  3. eskabidea sinatu
  4. bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Ezarritako betekizunak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, behar den dokumentazioa aurkeztu beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Hirugarrenen alta-agiria edo datu aldaketa Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Finantza Sailaren Erregistroan.


Administrazioak diru-laguntza horien onuradunei dagozkien zenbatekoak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Finantza Sailaren Hirugarrenen Erregistroan egon beharko dute izena emanda onuradunek.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk