Justizia eta Giza Eskubideen  Saila

René Cassin Saria

René Cassin Saria

Beren ibilbide pertsonalari edo profesionalari esker giza eskubideak sustatzearekin, babestearekin eta hedatzearekin duten konpromisoa erakusten duten pertsonen edo taldeen lana publikoki aintzatesteko eta saritzeko helburuarekin, Eusko Jaurlaritzak René Cassin saria sortu zuen 2003an.

Ordutik, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean, abenduaren 10ean, Jaurlaritzak ekitaldi bat antolatzen du eta bertan, sarituriko pertsona edo taldea publikoki aintzatesteaz gain, giza eskubideekiko duen konpromisoa indartzen du.

Sariaren izendapena René Cassinen oroipenari zor zaio. Baionan jaio zen Cassin, 1887ko urriaren 5ean. I. Mundu Gerrako esperientzia tragikoak izugarri markatu zuen; harrezkero, gerra horretako soldaduen eta biktimen defendatzaile sutsua izan zen. 1948ko Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren inspiratzaile nagusia izan zen, eta ezinbesteko rola bete zuen 1950eko Giza Eskubideen Europako Itunaren lanketan. Bakearen Nobel Saria irabazi zuen 1968an, giza eskubideen alde atsedenik gabe borrokatzeagatik, eta saria Estrasburgoko Giza Eskubideen Nazioarteko Institutua sortzeko erabili zuen.

Banner René Cassin

2014. urtea.

Adi-adian programetan parte hartu duten biktimak, biktima hezitzaileak eta Glencree.

Irekian agertu diren berria, bideoa eta argazki-galeria.

Lehendakariak 2014ko René Cassin Saria 41 biktimari eman die, bakearen eta bizikidetzaren alde egin duten ahaleginagatik eta ekarpenagatik.

2013. urtea.

Errefuxiatuen Laguntzarako Batzordea Euskadin-CEAR.

Irekian agertu diren berria, bideoa eta argazki-galeria.

"Oroimena giza eskubideen errespetuaren gainean eraiki beharra dago."

Aurreko edizioak

2003-2012 René Cassin Sarien zerrenda. (PDF, 5.5 mb)

  • 2012. urtea
  • Bakeaz
  • 2011. urtea
  • Aminetu Haidar
  • 2010. urtea
  • María Oianguren Idígoras eta Brigadas GKEko ordezkariak
  • 2009. urtea
  • Marcos Ana (D. Fernando Macarro Castillo)
  • 2008. urtea
  • Desmond Tutu & Roelf Meyer
  • 2007. urtea
  • Aranzadi Zientzi Elkartea eta «Francisco y Catalina» ontziko tripulazioa
  • 2006. urtea
  • Koro Erdozia Lasa
  • 2005. urtea
  • Sres. D. Alec Reid y D. Harold Good
  • 2004. urtea
  • Dª Koro Erdozia Lasa
  • 2003. urtea
  • Colectivo Hetaira
Azken aldaketako data:  2015/07/07