Rene Cassin Saria
Eusko Jaurlaritzak René Cassin Saria 2003an sortu zuen giza eskubideen aldeko ekintza nabarmenak publikoki aitortzeko.
Sari honek René Cassini zor dio izena, 1887an Baionan jaioa eta Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren inspiratzaile nagusitzat hartua. Bakearen Nobel Saria jaso zuen, 1968an.
Justizia eta Giza Eskubideen Sailaren Giza Eskubideen eta Biktimen Arretaren zuzendaritzak urtero irekitzen du hautagaiak aurkezteko deialdia hilabete bateko epearekin. Ondoren, saria merezi duen pertsona edo erakundea aukeratzeko, Giza Eskubideen lotura duten ospe handiko 9 pertsonak osatutako epaimahaia eratzen da.
Justizia eta Giza Eskubideen sailak
Justizia eta Giza Eskubideen Sailak René Cassin Saria emateko ekitaldia egiten du urtero abenduaren 10ean, Giza Eskubideen Egunean. Saritutako pertsonen eta kolektiboen konpromisoa publikoki aitortzeko eta mundu osoan giza eskubideak defendatzen dituztenei mezu argia bidaltzeko aukera da.
René Cassin Saria erreferente gisa finkatu da, eta Euskadi giza eskubideen babesean, bermean eta sustapenean kokatzen du. Saritutako pertsona eta kolektiboa aintzatesteaz gain, sari honek giza eskubideen urraketei lotutako egungo eztabaidak eta erronkak ikusarazten laguntzen du.
Justizia eta Giza Eskubideen Sailarentzat, René Cassin Sariaren helburua da giza eskubideen kultura bizirik mantentzea, horiek defendatzen dutenei aitortzea eta giza duintasuna babestea lehentasuna dela nabarmentzea.
2025 Francesca Albanese, Nazio Batuen Palestinako Lurralde Okupatuetarako Errelatore berezia
2024 UNRWA - Palestinako Iheslarientzako Nazio Batuen Agentzia
2023 CIPM – Heriotza Zigorraren Aurkako Nazioarteko Batzordea
2022 Dora María Tellez, Nikaraguako giza eskubideen defendatzailea
2021 Elisa Loncon, Txileko Konbentzio Konstituzionaleko presidente ohia
2020 Carlos Martín Beristain, giza eskubideen urraketen ikertzailea
2019 Federico Mayor Zaragoza, bakearen, hezkuntzaren eta giza eskubideen defendatzailea
2018 José Palazón y Juan José Aguirre, giza eskubideen defendatzaileak
2017 Sexual Minorities Uganda, LGTBIQ+ kolektiboaren giza eskubideen defentsarako erakundea
2016 Salvamento Marítimo Humanitario, Zaporeak y Comunidad Sant´Égidio, iheslarien eskubideen defendatzaileak
2015 Frankismoaren krimenen Aurkako Kereilaren Euskal Plataforma
2014 Adi-adian, Biktima hezitzaileak eta Glencree programetan parte hartu duten biktimak
2013 CEAR - Iheslariei Laguntzeko Euskadiko Batzordea
2012 Bakeaz, bakearen, giza eskubideen eta ekologiaren inguruko ikerketa
2011 Aminatou Haidar, Mendebaldeko Saharan giza eskubideen defendatzailea
2010 María Oianguren, Gernika Gogoratuz-eko zuzendaria y Brigadas Internacionales de Paz
2009 Marcos Ana (Fernando Macarro Castillo), frankismoaren aurkako poeta
2008 Desmond Tutu y Roelf Meyer, Hego Afrikako Apartheidaren aurkako eta giza eskubideen defendatzaileak
2007 Aranzadi Zientzia Elkartea y “Francisco y Catalina” tripulazioa
2006 Asociación Civil Abuelas de Plaza de Mayo
2005 Alec Reid y Harold Good, Ipar Irlandako Bakerako sustatzaileak
2004 Koro Erdozia Lasa, arrazismoaren aurkako ekintzailea
2003 Colectivo Hetaira, sexu langileen eskubideen aldeko erakundea
Azken aldaketako data:
