Kontratazio kudeaketa
Tratamendu-arduraduna
Datuak babesteko ordezkaria
Helburuaren deskribapena
Kontratazio publiko prozeduraren kudeaketa fase guztietan, egikaritzea, aldaketak, luzapenak, epeen edo prezioaren aldaketak, azken kopurua eta amaiera barne direla, eta baita esleipen prozeduraren uko egiteko, kontratua ez esleitzeko edo jartzeko erabakiak, eta kontratistari egotzi dakizkiokeen eta kontratua bertan behera uztea eragin duten jazoerak.
Oinarri juridikoa
- Tratamendua beharrezkoa da, interesduna alderdi duen kontratu bat betearazteko.
- Tratamendua beharrezkoa da, aplikagarriak diren lege-eginbideak betetzeko.
- 9/2017 LEGEA, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuei buruzkoa, honen bidez, Espainiako ordenamendu juridikora eramaten dira Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014/23/EB eta 2014/24/EB Zuzentarauak, 2014ko otsailaren 26koak.
Gordetzeko epea
Jaso zireneko helburua betetzeko eta egon daitezkeen erantzukizunak zehazteko beharrezkoa den denbora. Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian ezarritakoa aplikatuko da.
Interesdun taldeak
- Hornitzaileak
- Pertsona fisikoak eta pertsona juridikoen legezko ordezkariak, zeinekin harreman ekonomikoa mantentzen den
Uzteen hartzaile-kategoriak (Datuak komunikatzea)
- Ogasun publikoa eta zerga administrazioa
Datuen kategoriak
- Identifikazio-datuak
- Datu akademikoak eta profesionalak
- Datu ekonomiko-finantzarioak eta aseguruei buruzkoak
- Merkataritza-informazioari buruzko datuak
Nazioarteko transferentziak
Ez dago aurreikusita
Segurtasun neurriak
Ezarri diren segurtasun-neurriak bat datoz Segurtasunerako Eskema Nazionala Administrazio Elektronikoaren eremuan arautzen duen urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuko II. Eranskinean (Segurtasun-neurriak) aurreikusitakoekin.