ARLOAK / EGINKIZUNAK
8. artikulua.– Kabinete Zuzendaritza.
Kabinete Zuzendaritza sortzen da, egiteko hauek dituela:
- Sailburuari bere eginkizunak betetzen laguntzea.
- Sailaren jardun-eremuei lotutako gobernu-programaren helburuak,– legegintza-egutegia eta plan eta programen egutegia bultzatu, zuzendu eta koordinatzea, bai eta horien betetze-mailaren ebaluazioa koordinatzea ere.
- Sailburuaren agendaren plangintza eta jarraipena egitea.
- Eusko Legebiltzarrarekiko, Arartekoarekiko eta beste erakunde batzuekiko harremanak bideratzea, hargatik eragotzi gabe Lehendakaritzari dagozkion eskumenak.
- Sailaren ekitaldi publiko eta ofizialak antolatzea.
- Sailaren argitaratze-jarduera zuzendu eta koordinatzea, hargatik eragotzi gabe Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Sailari dagozkion eskumenak.
- Sailaren komunikazio-politika zuzendu eta koordinatzea, eginkizun hori betetzeko izendatutako behin-behineko langileekin lankidetzan, sailari lotutako jarduerak, erabakiak eta politikak hedatzen eta zabaltzen laguntzeko