22. artikulua.– Lurralde-ordezkaritzak.
Hezkuntzako sailburuaren mendetasun organikoaren eta hari atxikitako sailburuorde eta zuzendaritza bakoitzaren mendetasun funtzionalaren mende, Hezkuntzako lurralde-ordezkaritza bat egongo da lurralde historiko bakoitzean, lurralde-ordezkari batek gidatuta; egiteko hauek izango ditu:
Zonako Berritzeguneak, organikoki, Hezkuntza Sailaren dagokion lurralde-ordezkaritzaren mende egongo dira, eta funtzionalki, berriz, Hezkuntza Politiketako Sailburuordetzaren mende, hargatik eragotzi gabe Hezkuntza Ikuskaritzari dagozkion gainbegiratze-egitekoak.
Lurralde-ordezkariek funtzionalki gainetik duten organoak ebatziko ditu Hezkuntzako lurralde-ordezkariek emandako administrazio-egintzen aurkako gora jotzeko errekurtsoak, dekretu honek adierazten duenaren arabera, eta xede duen gaia aintzat hartuta; betiere, araudi sektorialak zeregin hori beste organo bati esleitzen ez badio.