Eskaeraren emaitza:

Fitxa metodologikoa

ADIERAZLEA:Kotizazio gabeko pentsioen jasotzaileak (biztanleen ‰)
ARDATZA:Ekonomia / Lehiakortasuna
ALORRA:Biztanleriaren ekonomia baliabideak
DEFINIZIOA:
Kotizaziorik gabeko pentsioak (Gizarte Ongizateko Fondoko pentsioak, kotizaziorik gabeko pentsioak edo Ezgaituak Gizarteratzeko Legetik datozen sorospenak) jasotzen dituen pertsona-kopurua guztira, 1.000 biztanle bakoitzeko.
KALKULU MEOTODOLOGIA:
formula
NEURRI UNITATEA:
‰ biztanle
INFORMAZIO ITURRIAK:

Instituto Foral de Bienestar Social, Diputación Foral de Álava

Biztanleen udal estatistika (EUSTAT)

Departamento de política Social, Diputación Foral de Gipuzkoa

Departamento de Acción Social, Diputación Foral de Bizkaia

KALKULU MAIZTASUNA:
Urtero
AZKEN DATUAREN URTEA:
2006
OHARRAK:

Kotizaziorik gabeko pentsioek gutxieneko diru-sarrerak bermatzen dizkie adinagatik edo ezintasunagatik premia-egoera dauden pertsonei, diru-sarrera edo errenta nahikorik ez daukatelako. Kotizaziorik gabeko pentsioek errenta ekonomiko baten aitorpena ez ezik mediku eta farmazi laguntzarako eskubidea eta gizarte zerbitzuetarako eskubidea dakartzate. Hau da, premia-egoera batean erabateko estaldura eskaintzen dute. Kotizaziorik gabekoak direnez, Gizarte Segurantzako kotizazioa ez da kontuan izaten diru-zenbatekoa finkatzerakoan; aitzitik, Estatuaren Aurrekontu Orokorren urteko legeetan ezartzen da. Haien finantzazio oso-osoa estatuari dagokio. Hartara, gastua jasateko behar dituen transferentziak egiten dizkio estatuak Gizarte Segurantzari.

Kotizaziorik gabeko pentsioen barruan tipologia hauek daude:

-Kotizaziorik gabeko pentsioak (KGP): Aldian behin diru-zenbateko bat ordaintzen da oinarrizko premiak estaltzeko. Gutxieneko bermeen modalitatea da; izan ere, bestelako sarrera propiorik badu, gehienez bermatutako zenbatekoraino bakarrik ordainduko da. Bi modalitate daude: KGP minusbalioagatik eta KGP erretiroagatik. Pentsio hauek eska ditzakete 65 urte baino gehiago dituzten pertsonek eta %65 baino gehiagoko minusbalioa duten pertsonek, baldin eta kotizaziopeko pentsiorik (Gizarte Segurantza edo beste) eskatzeko aukerarik ez badute.

-Gizarte Ongizateko Fondoko pentsioa (GOF): Laguntza horiek diru-sarrera gutxi dituzten pertsonei zuzentzen zaizkie, 65 urte baino gehiagokoak edo 16 eta 65 urte arteko minusbaliodunak, %45 baino gehiagoko minusbalioa dutenak eta bestelako pentsiorik (kotizaziorik gabeko pentsioa barne) jasotzeko aukerarik ez dutenak. Bi modalitate daude: Adinekoen GOF eta gaixotasunagatiko GOF.

-Ezgaituak Gizarteratzeko Legetik datozen sorospenak - Osasun eta Farmazi Laguntza (EGL): Laguntza hauek %33ko edo gehiagoko minusbalioa duten pertsonentzat eta osasun-laguntzaren berezko gertakizunak babes publikoaren araubidez estalita ez duten eta estaldura horretarako eskubiderik ez duten pertsonentzat dira. Eskaintzen den osasun laguntzak bi prestazio mota dauzka: prestazio medikuak (medikuntza orokorra, espezializatua eta tratamendu mediku-kirurgikoak barne) eta farmaziako prestazioak.