Eskaeraren emaitza:

Fitxa metodologikoa

ADIERAZLEA:Gizonen kontratu txandaketako indizea (kontratuak gizon bakoitzeko)
ARDATZA:Ekonomia / Lehiakortasuna
ALORRA:Lan merkatua
DEFINIZIOA:
Urtean erregistratutako eta gizonek eginiko kontratu-kopuruaren eta urte berean kontratua sinatu duten gizon kopuruaren arteko erlazioa.
KALKULU MEOTODOLOGIA:
formula
NEURRI UNITATEA:
Kontratuak / gizon
INFORMAZIO ITURRIAK:

EGAILAN (sozietate publikoa, Prestakuntza eta Enplegua Sustatzeko); Estatuko Enpleguaren Zerbitzu Publikoak (INEM) emandako datuetan oinarriturik.

KALKULU MAIZTASUNA:
Urtero
AZKEN DATUAREN URTEA:
2023
OHARRAK:

Adierazle hau kalkulatzeko, urte jakin batean erregistratutako eta gizonek egindako kontratu-kopurua eta kontratu horiek egin dituzten gizon kopurua kontuan izan dira. Udal desagregazioa egiteko, lanpostuaren udalerria hartzen da erreferentziatzat, eta ez langilea bizi den udalerria.

"Erregistratutako kontratuetan" idatziz formalizatutako eta laneko bulego publikoetan erregistratutako lan-kontratuak, eta bulego horiei enpresaburuek eginiko kontratazio-komunikazioak sartzen dira. Azken egoera hori bakarrik gertatzen da produkzioaren inguruabarren ondoriozko aldi baterako kontratazioetan, obra edo zerbitzu jakin baterako kontratuetan (lau aste baino laburragoak direnean) eta mugagabeko kontratu arruntetan.

Datuak administrazioaren kontratu-erregistro batetik eskuratzen dira eta haien kudeaketa INEMi dagokio.

Datuak biltzeko aldizkakotasuna etengabea da.