Fitxa metodologikoa
ADIERAZLEA: | Ur hornidurarako sistemaren errendimendu-indizea(%) |
ARDATZA: | Kohesio soziala / Bizi kalitatea |
ALORRA: | Oinarrizko azpiegiturak |
DEFINIZIOA: |
Kontrolatu gabeko uraren bolumena, udalerrian hornitutako ur volumen osoarekiko. |
KALKULU MEOTODOLOGIA: |
NEURRI UNITATEA: |
% |
INFORMAZIO ITURRIAK: |
Ur Agentzia. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila |
KALKULU MAIZTASUNA: |
-- |
AZKEN DATUAREN URTEA: |
2005 |
OHARRAK: |
Ur hornidurarako sistemaren errendimendu-tasak kontrolatu gabeko uraren portzentajea neurtzen du, hornitzen den ur bolumen osoarekiko. Horretarako, alderatzen dira alde batetik eskatuako ur bolumena (bajako eskaera) eta hornitutako ur bolumen osoa. Bajako eskaria da eskariak bere baitan hartzen dituen kontzeptu guztien batuketa. Hau da, etxeko eskaria, merkataritzako eskaria, industrien eskaria, udalaren eskaria, ureztatze pribaturako eskaria eta abeltzantzako eskaria, denak batuta lortzen den eskaria. Altako eskaria, berriz, bajako eskariari alde jakin batean dagoen edo aurreikusten den kontrolatu gabeko ur portzentajeak gehitu ondoren lortutako eskaria da. Kontagailutik pasatzen ez den ura da kontrolatu gabea. Kontrolatu gabeko ura, neurri handi batean, ur hornidurarako sarean dauden galerengatik gertatzen bada ere, badira beste arrazoi batzuk kontrolatu gabeko ura egoteko, honako hauek alegia: -Ur hornidurarako sarean daduen ihesak -Kontagailurik ez egotea -Neurketan egiten diren akatsak, neurketen arteko desberdintasunak -Iruzur eginaz eta erregistratu gabe hartzen den ura -Edateko Uraren Tratamendurako Estazioetan kontrolatzen ez diren kontsumoak |