Eskaeraren emaitza:

Fitxa metodologikoa

ADIERAZLEA:Hondakin arriskutsuen kudeaketa biztanleko (kg/biztanle/urte)
ARDATZA:Ingurumena ata Mugikortasuna
ALORRA:Hondakinak
DEFINIZIOA:
Udalerrian biztanleko kudeatzen diren hondakin arriskutsuak
KALKULU MEOTODOLOGIA:
formula
NEURRI UNITATEA:
kg./biz./urte
INFORMAZIO ITURRIAK:

EAEko Hondakin Arriskutsuen Inbentarioa, IHOBE, Ingurumen Kudeaketa Publikoko elkartea

Biztanleen udal estatistika (EUSTAT)

KALKULU MAIZTASUNA:
Urtero
AZKEN DATUAREN URTEA:
2004
OHARRAK:

Adierazle honen kalkulurako oinarrizko informazio iturria Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekarzaritza eta Arrantza Sailaren mendeko Ingurumenaren Kudeaketa Publikorako Elkarteak, IHOBEK, lantzen duen Euskadi Autonomia Erkidegoko Hondakin arriskutsuen Inbentarioa da. Urtero egiten den inbentario honek, sortutako hondakin arriskutsu bolumenen berri emateaz gain, inbentarioan jasotako hondakinen tratamendua edota azken norakoari buruzko informazioa ere ematen du. Halaber, Euskadiko Autonomia Erkidegotik at eta kanpotik bertara egindako inportazio zein esportazioetaz ere badihardu.

Egundaino hondakin arriskutsuei buruzko zazpi inbentario osatu dira, 1994, 1998, 1999, 2000, 2001, 2002 eta 2003 urteei dagozkienak, hain zuzen ere.

IHOBEk emandako datuetan "hondakin historiko" izendatuen sorkuntza ere sartzen da. Hondakin historiko hauen sorkuntza ez dakioke zuzenki urteroko jarduera ekonomikoari egotzi eta datuok kudeaketa zirkuitura sartzerakoan, beraiei eragiten dieten berariazko lege betebeharrak kontuan izanik egiten da. Lau hondakin atal edo mota hartzen dira hondakin historikotzat: kutsatutako lursailak, amiantoak hartutakoak, PBCa duten olioak (Bifenilo Polikloratua) eta PBCak kutsatutako tresnak.