Eskaeraren emaitza:

Fitxa metodologikoa

ADIERAZLEA:Udalek Gizarte Zerbitzuetan egiten duten gastu arrunta biztanle bakoitzeko (€)
ARDATZA:Kohesio soziala / Bizi kalitatea
ALORRA:Gizartearen ongizatea
DEFINIZIOA:
Udalak gizarte zerbitzuetan konprometitutako gastu arrunt garbiaren eta udalerriko biztanleen kopuruaren arteko erlazioa edo zatidura.
KALKULU MEOTODOLOGIA:
formula
NEURRI UNITATEA:
‰ biztanle
INFORMAZIO ITURRIAK:

Udal errolda, INE.

Enplegu eta Gizarte Gaietako saila. Eusko Jaurlaritza

Gizarte Zerbitzuetan Gastu Publikoaren Estatistika, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako saila

KALKULU MAIZTASUNA:
Urtero
AZKEN DATUAREN URTEA:
2005
OHARRAK:

"Konprometitutako gastu arrunt garbia", zerbitzuen mantentze-lanetako gastu osoa eta jardueraren ondoriozko diru-sarreren arteko aldea da. Konprometitutako gastu arunt garbia eta sektorean esku hartzen duten Administrazio publikoek benetan gauzatutako gastu arrunt garbia ia ehuneko ehuenan pare-parekoak direla esan daiteke, biak erabatberdinak ez badira ere.Honakoak dira sektorean esku hartzen duten Administrazio Publikoak:

-Udalak

-Hiru Foru Diputazioetako Gizarte Ekintzarako Sailak

-Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila

-Beste erakunde publiko batzuk (INEMek eta Europako Gizarte Fondoak egindako ekarpenak, nagusiki).

Emaitzak behar bezala interpretatzeko, komeni da kontuan izatea udalez gaindiko erakunde batek egindako gastu bat udal bati egozteko programaren edo zerbitzuaren onduradunaren bizilekua aintzat hartuta egiten dela - logikoa den eta informazio egokia dagoen neurrian -.