Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ekonomia eta Ogasun Saila

euskadi.eus-en hasierako sarbidea

Hasiera

Eskaeraren emaitza:

Fitxa metodologikoa

ADIERAZLEA:Bizitegietarako lurzoru urbanizagarria (%)
ARDATZA:Kohesio soziala / Bizi kalitatea
ALORRA:Urbanismoa
DEFINIZIOA:
Udalaren bizitegietarako lurzoruan bizitegietarako lurzoru urbanizagarriak hartzen duen portzentajea.
KALKULU MEOTODOLOGIA:
formula
NEURRI UNITATEA:
%
INFORMAZIO ITURRIAK:

Udalplan. Eusko Jaurlaritzako Ingurumena eta Lurralde Politika Saila

KALKULU MAIZTASUNA:
Urtero
AZKEN DATUAREN URTEA:
2020
OHARRAK:

Udalplan Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendua eta Ingurumen Sailaren argitalpenak Euskal Autonomia Erkidegoko Udalen plangintzetan hainbat alorretan (Bizitegietarako Lurzorua, Jarduera Ekonomikoak, Ekipamenduak, oinarrizko azpiegiturak eta garraioa) aurreikusten dena eta dagoena jasotzen duten inbentarioen gaineko informazioa jasotzen du urtero. Sistema Orokorretarako den udal jabegoko lurzoruari buruzko informazio zehatza ere jasotzen da, udalek urtero ematen dituzten baimenen kopuruaz gain. Euskal Autonomia Erkidegoko Udal guztiek bete eta betetzen dute inbentarioa.

"Bizitegietarako lurzoru urbanizagarria" izenaz kalifikatutako lurzoruen kategorian honako lurzoruak bereizten dira: exekuzioan dagoen lurzoru urbanizagarria, lurzoru urbanizagarri programatua (edo urbanizatzeko gai dena) eta lurzoru urbanizagarri ez-programatua. Hiru kasuetan erabili den informazioa, behin betiko edo zati batean onartuta dauden udalen planeamendu orokorreko dokumentuetan edo aldaketen dokumentuetan jasotakoa da.

Euskadi, auzolana