Eskaeraren emaitza:

Fitxa metodologikoa

ADIERAZLEA:Azken bost urteetan etxebizitza berriak egiteko emandako baimenak (‰ biztanle).
ARDATZA:Kohesio soziala / Bizi kalitatea
ALORRA:Etxebizitza
DEFINIZIOA:
Azken bost urteetan etxebizitza berriak egiteko udalerrian eman diren baimenak, 1.000 biztanle bakoitzeko.
KALKULU MEOTODOLOGIA:
formula
NEURRI UNITATEA:
INFORMAZIO ITURRIAK:

Eraikuntzaren eta etxebizitzen estatistika. Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio saila

Biztanleen udal estatistika (EUSTAT)

KALKULU MAIZTASUNA:
Urtero
AZKEN DATUAREN URTEA:
2023
OHARRAK:

Eraikuntza eta Etxebizitzari buruzko estatistikaren helburu orokorra obraren, sustatzailearen, eraikinaren eta eragindako etxebizitzen ezaugarri nagusiak jakitea da, Euskal Autonomia Erkidegoko udalek ematen dituzten obra handirako lizentziak oinarri hartuta. Etxebizitza politikaren segimendu-adierazleen sistemak eskaintzen duen oinarrizko informazio-iturria da.

Oin berriko eraikuntzarako, birgaitze-eraikuntzarako eta eraisteko obra-lizentziak dira Eraikuntza eta Etxebizitzari buruzko estatistikaren populazio-unibertsoa. Eragiketaren lurralde-eremua Euskal Autonomia Erkidegoa da, eta ahalik eta gehien bereizten dira emaitzak udalerri mailan. Inkestaren denbora-erreferentziari dagokionez, hiru hilez behin hedatzen dira datuak.

Zentsu-eragiketa da, eta EAEko udalerri guztien lankidetza behar da estatistika hori egiteko. Hasierako erreferentzia udalak obra handirako lizentzia eman zuen eguna izaten da.

Adierazle hori kalkulatzeko, udalerrian eman diren oin berriko etxebizitza babestuak eta libreak eraikitzeko lizentzia guztiak eta udalerri horretan azken bost urteetan erroldatutako herritarren batezbestekoa hartzen dira kontuan.