Eskaeraren emaitza:

Fitxa metodologikoa

ADIERAZLEA:Familia-etxebizitza nagusien erosotasun-indizea.
ARDATZA:Kohesio soziala / Bizi kalitatea
ALORRA:Etxebizitza
DEFINIZIOA:
Erosotasun-indizeak familia-etxebizitza nagusietan instalazio eta zerbitzuak dauden ala ez dauden neurtzen du, modu sintetikoan. Horrela ateratzen den baloreak gutxi gorabehera adierazten du eduki ahal duten erosotasun edo ongizatea.
KALKULU MEOTODOLOGIA:
formula
NEURRI UNITATEA:
--
INFORMAZIO ITURRIAK:

Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua, Eustat.

KALKULU MAIZTASUNA:
Bost urtetik behin
AZKEN DATUAREN URTEA:
2011
OHARRAK:

Hau da familia-etxebizitza: eraikin bateko edo egitura aldetik horretatik bereizita dagoen gune bateko gelak edo gela-multzoa eta horren bulegoak. Eraiki, berreraiki, eraldatu edo egokitu den moduagatik pertsona bat edo batzuk bertan bizitzeko da, eta errolda egin den datan ez da beste helburu batzuetarako erabiltzen. Familia-etxebizitzak honela sailkatzen dira: nagusiak (urte osoan edo urteko zati batean pertsona baten edo gehiagoren ohiko bizileku gisa erabiltzen direnean), bigarren etxebizitzak, hutsik dauden etxebizitzak eta bestelakoak.

Etxebizitza nagusien erosotasun-indizearen balioa honela ateratzen da: instalazio edo zerbitzu bakoitzari eta etxebizitzetan funtsezkotzat jotzen diren ezaugarri batzuei esleitutako puntuazio batzuk eransten zaizkie. Puntuazio horien arabera, etxebizitza batek lor dezakeen puntuaziorik handiena 23 da. Hori, oinarria 100era bihurtu da modu sinpleagoan tratatu ahal izateko. Etxebizitza batek erosotasun-maila txikia daukala jotzen da 50 puntutara heltzen ez denean; erosotasun ertaina, 50 eta 75 artean dagoenean, eta handia 75 puntutik gora lortzen duenean.