Eskaeraren emaitza:

Fitxa metodologikoa

ADIERAZLEA:Hutsik dauden familia-etxebizitzak (%)
ARDATZA:Kohesio soziala / Bizi kalitatea
ALORRA:Etxebizitza
DEFINIZIOA:
Hutsik dauden familia-etxebizitzen ehunekoa, udalerriko familia-etxebizitzen kopuru osoarekin alderatuta.
KALKULU MEOTODOLOGIA:
formula
NEURRI UNITATEA:
%
INFORMAZIO ITURRIAK:

Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua, Eustat.

KALKULU MAIZTASUNA:
Bost urtetik behin
AZKEN DATUAREN URTEA:
2011
OHARRAK:

Hau da familia-etxebizitza: eraikin bateko edo egitura aldetik horretatik bereizita dagoen gune bateko gelak edo gela-multzoa eta horren bulegoak. Eraiki, berreraiki, eraldatu edo egokitu den moduagatik pertsona bat edo batzuk bertan bizitzeko da, eta errolda egin den datan ez da beste helburu batzuetarako erabiltzen. Familia-etxebizitzak honela sailkatzen dira: nagusiak, bigarren mailakoak, hutsik daudenak eta beste etxebizitza batzuk.

Bestalde, erroldaren ondoreetarako, etxebizitza bat "hutsik" dagoela jotzen da inoren ohiko bizilekua ez denean (hau da, etxebizitza nagusia ez denean) eta urteko zati batean ere erabiltzen ez denean, ezta sasoi edo aldi baterako edo noizean behin ere (hau da, ez da bigarren etxebizitza). Praktikan, hala ere, kontuan hartu behar da nagusiak ez diren etxebizitzetan ezin dela beti edukiberriemaile on bat, nagusia ez den etxebizitzaren mota argitzeko. Horregatik, etxebizitza zehatz bakoitzari dagokionez, etxebizitza nagusiaren eta nagusia ez denaren arteko bereizketa fidagarriagoa da bigarren etxebizitzaren eta hutsik dagoen etxebizitzaren artekoa baino.