Eskaeraren emaitza:

Fitxa metodologikoa

ADIERAZLEA:Urtean erregistratutako kontratu mugagabeak: 45 urtetik gorakoak (kontratu mugagabe guztien %)
ARDATZA:Ekonomia / Lehiakortasuna
ALORRA:Ekonomia dinamismoa
DEFINIZIOA:
45 urtetik gorako pertsonei eginiko kontratu mugagabeen portzentajea, urtean erregistratutako kontratu mugagabe guztiekin erkatuta.
KALKULU MEOTODOLOGIA:
formula
NEURRI UNITATEA:
%
INFORMAZIO ITURRIAK:

EGAILAN (sozietate publikoa, Prestakuntza eta Enplegua Sustatzeko); Estatuko Enpleguaren Zerbitzu Publikoak (INEM) emandako datuetan oinarriturik.

KALKULU MAIZTASUNA:
Urtero
AZKEN DATUAREN URTEA:
2023
OHARRAK:

Adierazle hau kalkulatzeko, urte jakin batean formalizatutako eta erregistratutako kontratu mugagabeen kopurua izaten da kontuan. Zenbakitzailean, 45 urte baino zaharrago diren pertsonei egindako kontratuak soilik izaten dira kontuan. Izendatzaileetan, urte horretako kontratu mugagabe guztiak ageri dira, kontratatutako pertsonaren sexua gorabehera.

Udal desagregazioa egiteko, lanpostuaren udalerria hartzen da erreferentziatzat, eta ez langilea bizi den udalerria.

"Erregistratutako kontratu mugagabeetan" idatziz formalizatutako eta laneko bulego publikoetan erregistratutako lan-kontratuak, eta bulego horiei enpresaburuek eginiko kontratazio-komunikazioak sartzen dira.

Datuak administrazioaren kontratu-erregistro batetik eskuratzen dira eta haien kudeaketa INEMi dagokio.

Datuak biltzeko periodikotasuna etengabea da.