Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ekonomia eta Ogasun Saila

euskadi.eus-en hasierako sarbidea

Hasiera

Eskaeraren emaitza:

Fitxa metodologikoa

ADIERAZLEA:Babes bereziko udal azalera(% azalera osoa)
ARDATZA:Ingurumena ata Mugikortasuna
ALORRA:Berdeguneak eta eremu babestuak
DEFINIZIOA:
Udalerriko azalera osoa kontuan hartuta, babes bereziko azalera zatiak hartzen duen eremua.
KALKULU MEOTODOLOGIA:
formula
NEURRI UNITATEA:
%
INFORMAZIO ITURRIAK:

Udalplan. Eusko Jaurlaritzako Ingurumena eta Lurralde Politika Saila

KALKULU MAIZTASUNA:
Urtero
AZKEN DATUAREN URTEA:
2019
OHARRAK:

Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolaketa eta Ingurumen Sailak urtean behin plazaratzen duen udalplan argitalpenak, Euskal Autonomia Erkidegoko udal planetan aurreikusitako eta dagoeneko egikaritu diren Bizitegi-Lurrei, Jarduera Ekonomikoei, Ekipamenduei, oinarrizko azpiegiturei eta garraioari buruzko inbentario ezberdinen inguruko informazio guztia jasotzen du.Bertan sartzen da halaber, Sistema Orokorretarako gordetako udal zoruari buruzko informazio zehatza, gainera, udaletxeek urtean zehar esleitutako baimen kopurua ere ematen da, urbanizagarria ez den lurzoru azalerarekin batera. Inbentario hau Euskal Autonomia Erkidegoko udaletxe guztiek betetzen eta igortzen dute.

Hona hemen urbanizagarriak ez diren lurzoruen kategorian definitzen diren azpikategoriak: babes berezikoak, ingurumen hobekuntzakoak, basa lurrak, nekazal-abeltzaintzakoak, bazka lurrak, gainazaleko urak babestekoak, erauzte jardueratakoak eta izaera garbi definitu gabeko lurzoruak. Aipatu behar da, bestalde, zenbait udal badirenez urbanizagarria ez den beraien lurzoruak azpikategoria hauei jarraiki kalifikatu ez dituztenak, udalplanen baliokidetza taula bat ere eratu dela.

Babes bereziko eremutzat hartzen dira, beraien ezaugarriengatik, kontserbazio egoeragatik edo bere hedadura murritzak eragindako ahultasunagatik eta hango ingurunetan garatzen diren nekazal erabilerak direla eta, babes maila gorena ematen zaien haiek.Eremu hauen barruan kokatzen dira orobat, Natur Gune Babestuak, Interes Naturalistikoa duten Eremuak, Natura 2000 Sarea eta zatikako Lurralde Planek babestu edo berreskuratu beharreko eremutzat hartzen dituzten beste ezein enklabe.

Euskadi, auzolana