Fitxa metodologikoa
ADIERAZLEA: | EB-etik kanpoko biztanleria atzerritarra(biztanleria atzerritarraren %) |
ARDATZA: | Kohesio soziala / Bizi kalitatea |
ALORRA: | Biztanleriaren mugimendu naturala eta migrazioak |
DEFINIZIOA: |
EB-etik kanpoko biztanleria inmigrantearen ehunekoa, udalerrian erroldatuta dagoena, biztanleria inmigrante osoarekin alderatuta. |
KALKULU MEOTODOLOGIA: |
NEURRI UNITATEA: |
% |
INFORMAZIO ITURRIAK: |
Biztanleen udal estatistika (EUSTAT) |
KALKULU MAIZTASUNA: |
Urtero |
AZKEN DATUAREN URTEA: |
2022 |
OHARRAK: |
EB-etik kanpoko biztanle atzerritartzat hartzen dira Euskadiko Autonomia Erkidegoko udalerrietan bizi diren eta Espainiako edo EB-eko erako herrietako (hau da, Belgika, Danimarka, Alemania, Frantzia, Finlandia, Grezia, Irlanda, Italia, Luxenburgo, Herbehereak, Austria, Portugal, Suedia, Erresuma Batua, Polonia, Txekiar Errepublika, Hungaria, Lituania, Eslovakia, Zipre, Estonia, Letonia, Eslovenia, Malta, Bulgaria eta Errumania) nazionalitatea ez daukaten egoiliarrak. Halaber, zera hartu behar da kontuan: egoiliarrak nazionalitate bi badauzka eta horietako bat espainiarra bada, ez da atzerritartzat hartuko. Informazioaren jatorria INEren Udal Errolda da. Administrazio-erregistro horretan agertzen da udalerri batean bizi diren bizilagunen kopurua, eta erregistro bakar gisa tratatzen da. Erroldako datuak dira udalerrian bizilekua izan eta bertan ohiko egoitza izatearen froga. |