Eskaeraren emaitza:

Fitxa metodologikoa

ADIERAZLEA:Udalaren gastu likidatua biztanle bakoitzeko (€)
ARDATZA:Ekonomia / Lehiakortasuna
ALORRA:Udaleko ekonomia-finantza kudeaketa
DEFINIZIOA:
Udalaren gastuaren aurrekontuko likidazioa biztanle bakoitzeko.
KALKULU MEOTODOLOGIA:
formula
NEURRI UNITATEA:
€ / biztanle
INFORMAZIO ITURRIAK:

Sektore publikoaren aurrekontu estatistikak. Eustat

Biztanleen udal estatistika (EUSTAT)

KALKULU MAIZTASUNA:
Urtero
AZKEN DATUAREN URTEA:
2021
OHARRAK:

Eustatek egiten duen Sektore Publikoaren Aurrekontu Estatistiken eragiketa zentsu-izaerakoa da, eta beraren datuak behin betikoak dira. 1993. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Kupo eta Finantza Ekarpenen Zuzendaritzarekin koordinaturik egiten da eragiketa.

Udalaren gastu likidatuan eragiketa arruntak, kapital eragiketak eta finantza-eragiketak sartzen dira. Horietan:

"Eragiketa arruntak": Langileen ordainsariak + Ondasun arrunten eta zerbitzuen erosketa + Interesak + Transferentzia arruntak

"Kapital-eragiketak": Inbertsio errealak + Kapital transferentziak

"Finantza-eragiketak": Finantza-aktiboen aldakuntza + Finantza-pasiboen aldakuntza

Adierazle hau kalkulatzeko, erreferentziako urteko erroldako biztanleriaren eta hurrengo urteko biztanleriaren arteko batez bestekoa izango da izendatzailea (zifra biak urtarrilaren 1ean).