Eskaeraren emaitza:

Fitxa metodologikoa

ADIERAZLEA:Noizean behingo ondasunen merkataritzaren dentsitatea (biztanleen ‰ )
ARDATZA:Ekonomia / Lehiakortasuna
ALORRA:Merkataritza eta turismo gaitasuna
DEFINIZIOA:
Udalerrian 1.000 biztanle bakoitzeko dauden noizean behingo ondasunen txikizkako merkataritzako establezimenduen kopurua.
KALKULU MEOTODOLOGIA:
formula
NEURRI UNITATEA:
INFORMAZIO ITURRIAK:

Euskadiko Jarduera Ekonomikoen Direktorioa (DIRAE), Eustat

Biztanleen udal estatistika (EUSTAT)

KALKULU MAIZTASUNA:
Urtero
AZKEN DATUAREN URTEA:
2022
OHARRAK:

"Establezimendua" ondasunak edo zerbitzuak produzitzen dituen unitatea da, bertan ekonomi edo gizarte izaerako jarduera bat edo gehiago egiten direnean, titular edo enpresa baten erantzukizun pean, toki, lokal edo elkarri lotutako lokal-multzo batean, kokapen topografiko jakin batean. Jarduerak, euren ezaugarriak direla bide, ez badira kokaleku jakin batean egiten (garraioa, eraikuntza, alokairuak, garbiketa, arte jarduerak, etab), jarduerak antolatzen edo koordinatzen diren lekua izango da establezimendua. Kasu horretan, enpresaren edo titularraren egoitza soziala edo legezko helbidea izan daiteke establezimendua.

Noizean behingo ondasunen salerosketako establezimenduak CNAE-93ko 1. berrikuspeneko kode hauetan sailkatzen dira:

-Motoredun ibilgailuen salmenta (50.1)

-Motoredun ibilgailuen osagaien eta ordezko piezen txikizkako salerosketa (50.302)

-Motozikleta eta ziklomotoreen eta euren osagaien eta ordezko piezen salmenta, mantenimendua eta konponketa (50.4)

-Automoziorako erregaiak txikizka saltzea (50.5)

-Saltoki handiak (52.121)

-Espezializatu gabeko establezimenduetan txikizkako bestelako komertzioa (52.122)

-Medikuntzako eta ortopediako artikuluen txikizkako komertzioa (52.320)

-Artikulu berrien txikizkako bestelako salerosketa, establezimendu espezializatuetan (52.4)

-Bigarren eskuko ondasunen txikizkako salerosketa, establezimenduetan (52.5)