Eskaeraren emaitza:

Fitxa metodologikoa

ADIERAZLEA:Establezimenduen altak (biztanleen‰ )
ARDATZA:Ekonomia / Lehiakortasuna
ALORRA:Ekonomia dinamismoa
DEFINIZIOA:
Establezimendu berrien altak, udalerrian urtean eginak, 1.000 biztanle bakoitzeko.
KALKULU MEOTODOLOGIA:
formula
NEURRI UNITATEA:
INFORMAZIO ITURRIAK:

Euskadiko Jarduera Ekonomikoen Direktorioa (DIRAE), Eustat

Biztanleen udal estatistika (EUSTAT)

KALKULU MAIZTASUNA:
Urtero
AZKEN DATUAREN URTEA:
2022
OHARRAK:

"Establezimendua" ondasunak edo zerbitzuak produzitzen dituen unitatea da, bertan ekonomi edo gizarte izaerako jarduera bat edo gehiago egiten direnean, titular edo enpresa baten erantzukizun pean, toki, lokal edo elkarri lotutako lokal-multzo batean, kokapen topografiko jakin batean. Jarduerak, euren ezaugarriak direla bide, ez badira kokaleku jakin batean egiten (garraioa, eraikuntza, alokairuak, garbiketa, arte jarduerak, etab), jarduerak antolatzen edo koordinatzen diren lekua izango da establezimendua. Kasu horretan, enpresaren edo titularraren egoitza soziala edo legezko helbidea izan daiteke establezimendua.

"Establezimenduen altak" DIRAEren azken eguneratzean berritzat ematen direnak dira. Gehienak ireki berri diren establezimenduak dira, baina kasu gutxi batzuetan baliteke aurretik existitzea establezimenduok, eta aurreko direktorioan okerren baten ondorioz jaso gabe egotea.

Adierazle hau kalkulatzeko, erreferentziako urteko erroldako biztanleriaren eta hurrengo urteko biztanleriaren arteko batez bestekoa izango da izendatzailea (zifra biak urtarrilaren 1ean).