Eskaeraren emaitza:

Fitxa metodologikoa

ADIERAZLEA:Industri sektorean okupatutako 16 urte edo gehiagoko emakumeak (%)
ARDATZA:Ekonomia / Lehiakortasuna
ALORRA:Ekonomi egitura
DEFINIZIOA:
Udalerrian okupatutako emakume guztietatik, industri sektorean okupatutako emakumeen portzentajea.
KALKULU MEOTODOLOGIA:
formula
NEURRI UNITATEA:
%
INFORMAZIO ITURRIAK:

Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua eta Biztanleria aktiboari buruzko udal inkesta. EUSTAT

KALKULU MAIZTASUNA:
--
AZKEN DATUAREN URTEA:
2022
OHARRAK:

Adierazle hau Eustaten Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren emaitzetan oinarriturik kalkulatu da. Horrenbestez, ondoko hauek kontuan izan behar dira:

-Zentsuko galdetegiak bete aurreko astean egoera hauetako batean zeuden pertsonak dira okupatutako biztanleak:

-Ordaindutako ofizio, lanbide edo lanpostu batean lanean (gutxienez ordu betez lan egin zuen).

-Berarekin bizi den senide baten enpresan lanean, ordainsaririk edo soldata finkorik gabe (gutxienez ordu betez lan egin zuen).

-Aurreko egoeretan sartu beharko liratekeenak, nahiz eta aste horretan lanera joan ez (oporrengatik, gaixorik zeudelako, laneko gatazkagatik, eguraldi txarragatik edo gorabehera teknikoagatik), okupatuak izango dira ere.

-Okupatutako pertsonak, zentsuko galdetegiak bete aurreko astean, bere lan nagusia egiten zuen establezimenduaren, enpresaren edo beste ekonomi unitate baten jarduera nagusia Jardueren Sailkapen Nazionalen D eta E hizkietan sartzen denean (C.N.A.E.-93).