Eskaeraren emaitza:

Fitxa metodologikoa

ADIERAZLEA:Diru-sarreren Berme-Errentaren atzerritar onuradunak (atzerritarren % )
ARDATZA:Ekonomia / Lehiakortasuna
ALORRA:Biztanleriaren ekonomia baliabideak
DEFINIZIOA:
Erreferentziako urteko abenduan oinarrizko Diru-sarreren Berme-Errentaren atzerritar onuradunen kopurua, 100 biztanle bakoitzeko.
KALKULU MEOTODOLOGIA:
formula
NEURRI UNITATEA:
%
INFORMAZIO ITURRIAK:

Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua

Biztanleen udal estatistika (EUSTAT)

KALKULU MAIZTASUNA:
Urtero
AZKEN DATUAREN URTEA:
2022
OHARRAK:

"Diru-sarreren Berme-Errenta" aldiroko prestazio ekonomikoa da, izaera subsidiariokoa. Oinarrizko premiei eta laneratzeko eta gizarteratzeko prozesu batetik ondorioztatzen diren premiei aurre egiteko baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonei ematen zaie, euren bizikidetza-unitatearen errentak eta ondarea kontuan izanik. Errenta hau jasotzeko EAEn erroldatuta egon behar da, gutxienez urtebetez.

Adierazle hau kalkulatzeko, erreferentziako urteko abenduan Diru-sarreren Berme-Errenta jasotzen duten atzerritar onuradunen kopuru osoa da zenbakitzailea, eta hurrengo urteko urtarrilaren 1eko erroldako atzerritar-kopurua da izendatzailea.