Eskaeraren emaitza:

Fitxa metodologikoa

ADIERAZLEA:Udaleko per capita zerga-zama
ARDATZA:Ekonomia / Lehiakortasuna
ALORRA:Udaleko ekonomia-finantza kudeaketa
DEFINIZIOA:
Udalak zuzeneko, zeharkako zergak eta tasak kobratuz biztanle bakoitzeko bildu dituen zergak
KALKULU MEOTODOLOGIA:
formula
NEURRI UNITATEA:
€ / biztanle
INFORMAZIO ITURRIAK:

Sektore publikoaren aurrekontu estatistikak. Eustat

Biztanleen udal estatistika (EUSTAT)

KALKULU MAIZTASUNA:
15urte
AZKEN DATUAREN URTEA:
2021
OHARRAK:

Eustatek egiten duen Sektore Publikoaren Aurrekontu Estatistiken eragiketa zentsu-izaerakoa da, eta beraren datuak behin betikoak dira. 1993. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Kupo eta Finantza Ekarpenen Zuzendaritzarekin koordinaturik egiten da eragiketa.

"Zuzeneko zergak" (I. kapitulua) zerga-sarrerak dira. Zamatzen denaren gaitasun ekonomikoaren berehalako adierazpenari dagozkio, errentaren gaineko zamatzea nahiz kapitalaren gaineko zamatzea izan."Zeharkako zergetan" (II. kapitulua), ordea, zuzeneko zergetan ez bezala, zamatzen den subjektuaren errentaren edo aberastasunaren arabera baino, subjektuak horietaz egiten duen erabileraren arabera neurtzen da zerga-gaitasuna. III. Kapitulua: Tasak eta bestelako sarrerak Funtsean zerbitzu publiko eta tasa fiskalen kontraprestaziotik etorritako izaera ez-zergagarriko sarrera arrruntak.

Adierazle hau kalkulatzeko, erreferentziako urteko erroldako biztanleriaren eta hurrengo urteko biztanleriaren arteko batez bestekoa izango da izendatzailea (zifra biak urtarrilaren 1ean).