Eskaeraren emaitza:

Fitxa metodologikoa

ADIERAZLEA:Errenta pertsonal erabilgarria. Emakumeak (€)
ARDATZA:Ekonomia / Lehiakortasuna
ALORRA:Biztanleriaren ekonomia baliabideak
DEFINIZIOA:
Udalerriko 18 urtetik gorako emakumeen batez besteko errenta pertsonal erabilgarria.
KALKULU MEOTODOLOGIA:
formula
NEURRI UNITATEA:
€ / biztanle
INFORMAZIO ITURRIAK:

Pertsonen eta familien errentei buruzko estatistika, Eustat

KALKULU MAIZTASUNA:
Urtero
AZKEN DATUAREN URTEA:
2021
OHARRAK:

18 urteko edo hortik gorako pertsonen lan-errentak, ekonomi jardueren, transferentzien edo gizarte-prestazioen ondoriozko errentak, eta higigarriaren eta higiezinaren kapitalaren errentak gehitzean ateratzen dena da "errenta pertsonala".

Bestalde, errenta pertsonal osoari Gizarte Segurantzarako gastuak eta kuota likidoa edo konturako atxikipenak kenduta ateratzen dena da "errenta erabilgarria".

Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleen zentsu-aldagaiei lotutako datu fiskalak modu homogeneoan ustiatuz, modalitate eta errenta iturrien arabera, ateratzen dira pertsonen eta familien errentaren estatistikako datuak.

Beraz, foru aldundien partaidetza duen zentsu-estatistika da. Berari esker, norberaren eta familiaren aberastasunaren banaketa ezagutu daiteke. Aintzat hartu den biztanleria 18 urtetik gorako EAEko biztanleak dira.

Funtsean, Errenta Pertsonalaren eta Famili Errentaren Estatistikarako informazioa lortzeko modua ez da ohiko "bilketa zuzena", lehendik dagoen informazioaren ustiapena baino. Zenbait iturritatik ateratako informazioak konbinatu egiten dira: administrazio-erregistroetatik datozenak (adibidez, PFEZi buruzko zerga-erregistroa) eta erregistro edo fitxategi estatistikoetatik datozenak (Biztanleriaren eta Etxebizitzen Estatistika eta Biztanleriaren eta Etxebizitzen Zentsua).