Eskaeraren emaitza:

Fitxa metodologikoa

ADIERAZLEA:Industri establezimenduen batez besteko tamaina (langile kopurua)
ARDATZA:Ekonomia / Lehiakortasuna
ALORRA:Enpresa egituraketa
DEFINIZIOA:
Industri establezimenduek sortutako lanpostuen eta udalerrian dauden establezimendu kopuru osoaren arteko kozientea.
KALKULU MEOTODOLOGIA:
formula
NEURRI UNITATEA:
Empleados / establecimientos
INFORMAZIO ITURRIAK:

Euskadiko Jarduera Ekonomikoen Direktorioa (DIRAE), Eustat

KALKULU MAIZTASUNA:
Urtero
AZKEN DATUAREN URTEA:
2022
OHARRAK:

Adierazle hori kalkulatzeko, ez dira kontuan izan energiaren sektoreko establezimenduak, emaitza itxuraldatu ohi dutelako, oso establezimendu handiak baitira.

"Establezimendua" ondasunak edo zerbitzuak produzitzen dituen unitatea da, bertan ekonomi edo gizarte izaerako jarduera bat edo gehiago egiten direnean, titular edo enpresa baten erantzukizun pean, toki, lokal edo elkarri lotutako lokal-multzo batean, kokapen topografiko jakin batean. Jarduerak, euren ezaugarriak direla bide, ez badira kokaleku jakin batean egiten (garraioa, eraikuntza, alokairuak, garbiketa, arte jarduerak, etab), jarduerak antolatzen edo koordinatzen diren lekua izango da establezimendua. Kasu horretan, enpresaren edo titularraren egoitza soziala edo legezko helbidea izan daiteke establezimendua.

Erreferentziako urtearen aurreko urtean jardueretan modu aktiboan parte hartu duten pertsonen batez bestekoa, eskudirutako edo espezietako ordainsari baten truke edo enpresa-mozkinen parte baten truke, izango da establezimenduek sortutako enplegua.

Kontzeptu horretan mota guztietako laneskua sartzen da: jabeak, autonomoak eta bazkide aktiboak, famili laguntzak (partaidetza iraunkorra izan edo ez izan), soldatapeko langile finkoak (etengabeak edo etendunak), eta soldatapeko aldi baterako langileak, nahiz etaaldi batez lanean egon ez, edozein arrazoi dela medio, baina lan harremanak irauten badu (gaixotasuna, amatasun baimena, oporrak, greba, lansaioaren erregulazioa, etab).

Lanaldi partzialean egiten diren jardueretan, denboraldikoetan, urtebete baino denbora laburragoan egiten direnetan (urte horretan irekitzeagatik edo ixteagatik), soldatapeko aldi baterako langileek egindakoetan edo langile finko etendunek egindakoetan, lanaldi osoan urteko batez besteko baliokidea zenbatuko da okupatutako langile gisa.