Fitxa metodologikoa
ADIERAZLEA: | Lanbide-en erregistratutako emakume langabetuak (16-64 urte arteko emakumeen %) |
ARDATZA: | Ekonomia / Lehiakortasuna |
ALORRA: | Lan merkatua |
DEFINIZIOA: |
Lanbide-en erregistratutako emakume langabetuen kopurua 16-64 urte arteko 100 emakumeko. |
KALKULU MEOTODOLOGIA: |
NEURRI UNITATEA: |
% |
INFORMAZIO ITURRIAK: |
Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua Biztanleen udal estatistika (EUSTAT) |
KALKULU MAIZTASUNA: |
Urtero |
AZKEN DATUAREN URTEA: |
2022 |
OHARRAK: |
Adierazle hau kalkulatzeko, erreferentziako urteko abenduaren 31n Lanbide-en bulegoetan erregistratuta zegoen emakume-kopuru osoa izan da zenbakitzailea. Izendatzailea, berriz, hurrengo urteko urtarrilaren 1ean erroldan zegoen 16 eta 64 urte arteko emakume-kopurua izan da. "Erregistratutako langabeziaren" kontzeptua lan bulego publikoetan hileko azken egunean asetzeke dauden lan-eskaerei dagokie, egoera hauetan daudenak izan ezik: okupatutako langileak, berehala lanean hasi ezin daitezkeen langileak edo egoera bateraezinean daudenak, lanpostu jakin batzuk bakarrik eskatu dituzten langileak, langabeziako sorospen berezia jasotzen duten nekazaritzako aldi baterako langileak, eskaera etenik duten eskatzaileak, eta euren ezaugarrietarako egokiak diren laneratzeko ekintzei uko egiten dietenak. Langabetuen biztanleriaz jarduteko adierazle honetan erabili den definizioa SISPE (INEMen Enplegu Zerbitzu Publikoen Informazio Sistema) kudeaketa-tresna berriarekin lortutako informazioan oinarritzen da. Tresna horretan, Laneko Zerbitzu Publikoek (estatukoak nahiz autonomikoek) egiten dituzten enpleguko politika aktiboei eta langabezi prestazioei buruzko informazioa dago. SISPE kudeaketa-eredua finkatzean, aldaketak egin dira inguruabar berezietan dauden langileak (ikasleak, atzerritarrak, aurrez erretiratuak, lanaldi partzialean lan egiten duten eta langabezi prestazioak jasotzen dituzten pertsonak, etab) sailkatzeko irizpideetan, eta Gizarte Segurantzarekin datuak gurutzatzen (afiliazioa) eta modu iraunkor eta etengabean eguneratzen laguntzen du. Sistema berri hau finkatzeak erregistratutako langabetu-kopurua kalkulatzean eragin handia du: ez definizioa aldatu delako, baizik eta informazioa eguneratu delako eta automatikoki kudeatzen delako. |